2.0 eztabaidak
{ 2007/10/03 }
Euskaldunok eztabaidarako dugun zaletasuna ageriz, hona hemen azken bolada honetan irakurri dudan eztabaidarik entretenigarrienetako bat. Pravda Txiki honen iritzia? Niri gustatuko litzaidakeena zera da: klonak egiteari utzi eta euskaldunok gauza berriak sortzea eta internazionalizatzea. Badakit zaila dela, baina ez dakizue zenbat poztuko nindukeen… Honekin ez dut esan nahi klonen kontra nagoenik. Baina zer irudituko litzaizueke hauek garatzen erabiltzen dugun denbora eta hosting-a zerbait berria, erabilgarria eta polita sortzen erabiliko bagenu?
Bai, badakit zaila dela. Baina ederra. Eta hor dago gure lana.
Atala: binarioak |

newton
2007/10/03
Erabat ados! ez dut esanahi klonatzea erraza denik; baina bai pixkat pasiboa ez?