3.0 hankasartzeak

{ 2009/04/15 }

Tim O’Reilly doako gauzak monetizatzeko aholkuak ematen dituen bitartean, 25,000$ kobratzekotan dago Stanford-en hitzaldi bat emateagatik. Horixe bai dela monetizatzea. Jendeak nola izan duen honen berri? Istripu larri baten erruz.
Sara Wingek, O’Reilly Mediako lehendakariordeak, tuit zuzena egitea ahaztu omen zuen eta ezabatu  arren, mezu hau oraindik ikusi daiteke bilaketetan.
Betikoa, predikuaren eta egitearen arteko distantzia sekulakoa da beste behin ere. Niri berdin zait zenbat kobratzen duen O’Reillyk ez dudalako uste sekula afaltzera gonbidatu dudanik.
Nire arreta deitu duena beste zerbait izan da: media berriekin hankasartze modu ederrak sor daitezkeela erakusteko balio duen adibide polita da, ezta? Eta gainera, etxe onenetako batean gertatu behar…

Valleywag-en ikusi dut.

2 erantzun artikulu honentzat “3.0 hankasartzeak”

  • Mikel

    2009/04/16

    ufa… tira, horrelako hanka-sartzeak ugariak dira, batez ere emailez… eta errua unibertsitateko arduradunena da… eta, nire esperientziaren arabera (gertuxeagoko unibertsitatean, hori bai), unibertsitateko arduradunen eta IKTen arteko harremana… tira… horretan utziko det!

  • ana m.

    2009/04/16

    Bai, emailez sekulakoak izan ditugu. Baina hankasartze hauen eztandaren oihartzuna handiagoa da. Horregatik dira hain ikusgarriak.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.