abandonaturiko errusia

Nire lagunek ezagutzen dute sobietar kutsua duen ororekin sentitzen dudan filia berezia. Erdarazko blogean aipatu nuen erosi berri dudan txanotxo xarmangarria. Orain, Pravdara bi gauzatxo dakartzat: alde batetik, blog bat, English Russia deiturikoa. Bertan, gaur egungo Errusiari ateratako argazki gogor bezain ederrak aurki ditzakezu. Nigana heldu den azken kolekzioa: abandonaturiko hegazkin sobietarrak.

Beste aldetik, gaur, eta mundu osoan mila gatazka dauden bitartean, laburmetraia hau topatu dut hor nonbait. Gerren aurka sobietarrek egindako animazioa, benetan zoragarria eta oso ondo egina. Disfruta ezazue.