Albiste pozgarrien zerbitzua

Gero eta beharrezkoagoa ikusten dut albiste pozgarrien zerbitzu bat.
Egunean hiru berri on bidaliko lizkioke harpidedunari. Ondo aukeratuak. Ederrak. Hunkigarriak. Optimistak. Harpidedunak jaso eta autobusean aldamenean esertzen zaion lagun betizuarekin komentatuko lituzke. “Nondik atera dituzu?” galdetuko luke honek. “Zerbitzu bat da, egunero jasotzen ditut”, erantzun harpidedunak. Eta betizuak betizu aurpegiarekin begiratzen jarraituko luke ziurrenik. Eta etxera joan eta begiratu egia ote den horrelakorik existitzen dela. Bai. Existituko litzateke.
Bizi ditugun egun beltz hauetan negozio borobila dela uste dut.
Kontrabandoa, merkatu beltza edo droga salmenta bezala.

  • Jon Etxebarria

    Ez da ez ideia txarra.. baina zailtazun txiki bat ikusten diot… nundik
    aterako lituzke zerbitzu honek bidali beharreko albiste pozgarriak gure
    mundu beltz honetan? Iturri bat aurkituz gero abixatuidazu ni izango naiz eta lehen harpideduna…

  • http://twitter.com/joxe Joxe

    Nik uste dut behin horretan jarrita ez dela hain zaila albiste onak topatzea, nahiz eta pisu edo traszendentzia handikoak ez izan. RNEko ‘Esto me suena’ saioan halaxe hasten dituzte saioak ‘eguneko entzule zoriontsua’ eta ‘eguneko albiste ona’rekin. Gehienetan huskeriak dira, baina irribarretxoa uzten dizuten horietakoak. Eta eskertu egiten dira. Nik behintzat bai!

  • http://horrelabizibaginabeti.com/?p=5986 Irakurketak 20111005 | Horrela bizi bagina beti!

    [...] Vinyes: Arduraren goraipamena Escolar-en ziztadak: miloidunak denon diruarekin Pravda txikia: Albiste pozgarrien zerbitzua Xabier Gantzarain: Muina Onintza Enbeita: Besteak Unai Iturriaga: Ismael Larreari gutuna [...]