begi-zuloak eta amak

Eta azkenean, egun batzuen ostean, jendeak Iphone-ari buruz hitz egiteari utzi egin zion eta gurasoak bisitatzen hasi. Apple-en telefono berri liluragarriak hori ekarri baitzien burura: aspaldian ez zutela familiarekin berba egiten. Ez zen videocall bat izan. Amak ez baitaki horrelakorik.

- Begi-zuloak dituzu eta argala zaude – esan dute amek.

- Mundu modernoa da, ama. Ez dut astirik. Hainbeste dago egiteko. Eta hain azkar.
- Baina begi-zuloak dituzu eta argala zaude.

- Bai ama.

  • http://ieme.wordpress.com/ i eme

    arrazoi guztia duzu… nik ere hoixe sentitzen det; hainbeste gauza egiteko eta astirik ez. mundu modernu honek akatuko gaitu… baña gustoko det mundu moderno hau.
    astoak bezalaxe… bai ama!