Berlin amets egin dut
{ 2009/05/19 }
Berlinen nago bigarren aldiz. Gustatu baino, Berlin amets egin dudala uste dut. Eta zergatik? Berlin historia delako baina batez ere, Berlin planifikatu gabeko hiri inprobisatua bilakatu delako denborarekin. Eta gaur egun, hiriak estrategikoki asko planifikatu baina gutxi bizitzen diren garai hauetan, horrek bere garrantzia du niretzat. Balitekeelako neure burua identifikatzeko hiri bat aukeratu behar banu, hori Berlin izatea.
Eta hemendik hirigintzaren inguruko manifesto mitineroa idatzi nezake.
Baina ez.
Atala: bizitakoak | Etiketak: berlin, hirigintza

bocadorada
2009/05/20
nik orain dela urte batzuk erabaki nuen nere hiria berlin zela, edozein egunetan hara joango naiz bizitzera. bitartean, gutxienez urtero joango naiz astebete-hamar egun han bizi izatera.
lastima, halako negu luze, ilun eta kaskarra izatea.