bonbilaren indarra
2006/09/18
Atala: bizitakoak |
Txiste zahar eta txar bat da, zenbat bilbotar behar diren bonbila bat aldatzeko galdetzen duena. Erantzuna ez dut gogoratzen oraintxe bertan. Baina tira, nire etxean, gaur gauean bonbila bat kentzeko zenbat pertsona behar izan ditugun esango dizut. Bi neska altu alemaniar eta tamaina ertaineko donostiar bat. Ez omen zegoen hura kentzeko aukerarik, ez atzera, ez aurrera, ezta alikate eta destornilladorearekin ere. Azkenean, Bavariako harrotasunak irabazi dio bonbilari. Bremeneko eta Donostiako itxaropenak etsita zeudenean.
Iparraldekoek ere badakigulako flojoak izaten, bakizu…
