binarioak atalaren artxiboa

Aldaketak Pravda Txikian

Aste Santuko egun hauek aprobetxatu ditut Pravda Txikian aldaketak egiteko. Bistan da zein izan den aldaketarik nabarmenena (hau jario irakurle batetik irakurtzen ari ez bazara behintzat). Hasieratik izan nuen diseinua alde batera utzi (Hemingway-en oinarritutako theme-a erabiltzen zuena) eta zerotik egin dut bat. Momentuz hau izan da emaitza, baina ez dut argi definitiboa izango denik.

Beste alde batetik, Pravda Txikiak badu jada bere domeinu propioa. Orain arte fabrikarekin konpartitzen zuen, gaur badu www.pravdatxikia.org propioa. Bazen garaia. Jarioak berdinak izango dira momentuz, baina pixkanaka hasiko naiz dena domeinu berrira pasatzen.

Eta hau esan ostean, jarrai dezagun tontakeriak esaten.

pertsonaia famatuak eta komunitatearen arauak

Aurreko egunean bi artikulu interesgarri heldu ziren nire Google Reader-era zelebritateen eta interneten duten agerpenen  inguruan. Lehenengoa, New York Times-en, “beltzek” mantenduriko status eta profil eguneraketak Facebook eta Twitterren. Bigarrena, Twitter MySpace bat bihurtzeko arriskuaren inguruan, TechCrunch-en.

Dena dela, argi dago Facebook eta Twitter bezalakoen agerpenarekin interneteko panorama zalapartatsu honetan, agertu zaizkiela ere arazoak celebrities deiturikoei. Profilak sortzeko aukerarekin bat datorrelako profil faltsuak sortzeko gaitasuna ere. Eta horrek, pertsona arruntei bezala, pertsonaia famatuei ere beren buruhausteak ekarri diezazkiekete. Normala den lez. Are gehiago beraien kasuan, irudi publikoa hainbeste zaintzeko esfortzua egin ostean, dena pikutara joan daitekeelako “tuit” sinple batean.

Twitterrek argi du hau eta horregatik zenbait erabiltzaile ezabatu izan ditu bide honetatik joateagatik. Komunitatearen arauak hausten ditu. Ez dakit nola kontrolatuko duten eta zein argudio aurkeztu beharko diren kontu ezabaketaren eskaera luzatzeko -benetako pertsonaren salaketa suposatzen dut-. Baina egin, egiten dute. Badira kontrako kasuak ere. Erabiltzaile batek zalantzan jarri zuen Shaq O’Neill saskibaloi jokalaria bera zenik. Eta handik momentu batera, Shaq-ek telefonoa eskatu eta deitu egin zion erabiltzaile honi, Twitter-eko Shaq eta NBAko Shaq pertsona bera zela argitzeko. Shaq ez dabil sekula txantxetan, ikusten denez.

Bestalde, spam-aren kontua dago ere. Plataforma hauek publizitate hutsarako erabiltzearen gaixotasuna. Eta ein handi batean, ondorio hori atera dut TechCrunch-eko artikulu hori irakurri eta gero. Batzuk zilegi dela esango dute, niri petardada bat iruditzen zait eta ez nintzateke sekula honelako ezerren jarraitzaile izango. Beste batzuei balioko die ezdakitnoren azkeneko berriak jakiteko, niri ez. Beste aldean tekleatzen duen norbait dagoela pentsatu behar dut (nahiz eta enpresa bat izan). Zerbait galdetzen badiot, erantzuteko kapaza dena.

Gure artean izan ditugu horrelakoak, azkeneko hauteskundeetan ikusi genuen Rosa Díezen ubikuitatearen doaia edo Patxi López-en feed jarioa (eta noizbehinkako eguneraketa). Hauek dira gure zelebritiak (tira, baditugu errealagoak diren beste batzuk, eh, Iban? Eta Facebook-en badugu Katixa Agirre).

Bai, beraiek direnak (edo hori uste dut behintzat):

krisiaren irabazleak

Bi egunetan bi artikulu topatu ditut -ez dakit non, barkau- krisiaren irabazleen inguruan. Horietako batek LinkedIn aipatu du. Besteak, Skype. Nik hirugarren bat gehituko nuke, Moneytrackin‘ (inolako daturik ez badut ere). Eta jada badugu triunbiratoa. Zer dute bada?

Aplikazio hauek ez ziren krisirako jaio. Eta ein handi batean, beraien arrakasta niri bereziki interesgarria suertatzen zaidan zerbaitetan datza: online aplikazioak izanik, offline bizitzan duten edo izan dezaketen eragin positiboan hain zuzen ere.

Disclaimer (kontura zeharka badator ere, ezin nuen aukera pasatzen utzi):  Azken aldi honetan gure artean ere bada hau egiten saiatu denik -offline oinura online aplikazioen bidez-, eta bada ere hau ulertu ez duenik. Eta gero “berrikuntza” eta “kalitatea” bezalako hitzekin betetzen zaie ahoa batzuei. Nire aitak esaten duen bezala, “izpiritu pobrezia”.

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.

Bestelako gauza txikiak: