binarioak atalaren artxiboa

gutsy gibbon, zergatik?

Oso pozik nenbilen ni Ubuntun. Eroso, seguru eta lasai asko. Faltan botatzen nituen bakarrak, Photoshop bezalakoak ziren. Eta ezer gutxi gehiago. Horregatik, eta hobetzearen promesarekin, poz-pozik eguneratu nuen lehengo egunean Feisty Fawn bertsionik Gutsy Gibbon-era.

Eta hemen hasi ziren nire dardarak. Ia goiz osoa eguneratzen igaro ondoren, honelakoekin topatu naiz:

  • Kanpoko disko gogorraren erabiltzailea aldatu izana, root-era eta ez uztea nire erabiltzailea jartzen ezta chown-ekin ere. ARAZO LARRIA.
  • Leihoek ez edukitzea ixteko ikonotxorik. “X” batekin nahikoa nuen…
  • Firefoxen tipografiak, ejem… txapuza bat.
  • Fitxategi sistema askoz ere motelago doa.
  • Itzaltzeko garaian, erabiltzaile izena sartzeko leihoa agertzen zait eta hango aukeretatik itzali behar dut.
  • Erabiltzaile aldaketa tamalgarria: berriz neukan erabiltzailera bueltatzean, den dena desargertzen da bistatik. Mahaigaina eta guzti.

Nire errua dela pentsatu nahi dut. Zerbait gaizki egin dudala edo jadanik bi urte ta piko eta abentura asko jasan dituen portatil honek jadanik eman duela eman beharrekoa. Zenbait arazo konpondu daitezkeela pentsa nahi dut, baina beste asko, ni bezalako erabiltzaile arrunt baten eskuz eta buruz kanpo dagoela uste dut ere.

Beharbada seinale bat da eta hiru sistemak (Windows, MacOSX eta Ubuntu) biltzen dituen ordenadore paregabe hori erosteko ahalegina egiteko ordua iritsi zait.

Auskalo.

2.0 eztabaidak

Euskaldunok eztabaidarako dugun zaletasuna ageriz, hona hemen azken bolada honetan irakurri dudan eztabaidarik entretenigarrienetako bat. Pravda Txiki honen iritzia? Niri gustatuko litzaidakeena zera da: klonak egiteari utzi eta euskaldunok gauza berriak sortzea eta internazionalizatzea. Badakit zaila dela, baina ez dakizue zenbat poztuko nindukeen… Honekin ez dut esan nahi klonen kontra nagoenik. Baina zer irudituko litzaizueke hauek garatzen erabiltzen dugun denbora eta hosting-a zerbait berria, erabilgarria eta polita sortzen erabiliko bagenu?

Bai, badakit zaila dela. Baina ederra. Eta hor dago gure lana.

tempoak

Prentsa idatziaren tempoak zein desberdinak diren interneteko tempoekin alderatzen baditugu. Lehengoan nire laneko E.-k harritu egin ninduen Garako “Zazpika” aldizkarian nire piura agertzen zela esan zidanean. Aspaldi egin zidaten elkarrizketa (aspaldi duela pare bat hilabete esan nahi du), Second Life eta nire Bigarren Bizitzaren inguruan. Lehengo asterarte ez dute argitaratu.

Eta noski, erabat deseguneratuta agertzen da. Irakurri eta lotsa pixkat sentitu dut. Bigarren bizitza abandonatu dudalako -bestelako bigarren bizitza bat daramat, kontauko dizuet noizbait-, Second Lifek sekulako beherakada jasan duelako eta euskal komunitateak baduelako dagoeneko bere uhartea.

Kazetari tradizional maiteak: ezin da interneten gertatzen ari den zerbaiten inguruko erreportaia bat idatzi eta handik bi hilabetetara argitaratu. Gauzak askoz ere azkarrago doaz.

Eta gaur existitzen den URL-ak baliteke bihar “Server not found” mezu bati erantzutea.

« Zaharragoak Berriagoak »