bizitakoak atalaren artxiboa

Samurai baten bidea

Beharrezkoa da (zait) bigarren plano batera pasatzea, bazterrean gelditzea, garrantzia galtzea, inork ez begiratzea, ahaztua izatea. Oihartzunik gabe. Berea eta soilik berea dena eraikitzeko. Bizitza bat, agian? Nortasun bat, behabada?

Samurai baten bidea ziurrenik.

Udaren gezurrak

Udan kalera ateratzea ez da disfrutatzen dudan zerbait. Hiria jendez gainezka dago, bero handiegia egiten du niretzat eta ez dut inolako motibaziorik aurkitzen. Udan gogorra da bakardadea. Larunbata gauetan bezain gogorra. Derrigorrez egon behar baikara pozik eta zoriontsu udan (larunbata gauetan bezain pozik eta zoriontsu). Derrigorrez egin behar du bakoitzak bere antzerkia, ezer egiteko gogorik ez duzula ez dezaten pentsa ingurukoek. Derrigorrekoa omen delako joie de vivre-z gainezka egotea.

Nora zoaz oporretan, non egon zara, plan hau daukat eta beste hau ere,…

Eta zurrunbilo horretan, etxeko pertsianak erdi itxirik ditudan bitartean, irailaren zain gelditzen naiz ni. Errealagoak suertatzen zaizkidalako udazken eta neguak. Orduan sartzen zaidalako niri bizitzeko gogoa.

Derrigorrekoa ez denean.

Berlin amets egin dut

Berlinen nago bigarren aldiz. Gustatu baino, Berlin amets egin dudala uste dut. Eta zergatik? Berlin historia delako baina batez ere, Berlin planifikatu gabeko hiri inprobisatua bilakatu delako denborarekin. Eta gaur egun, hiriak estrategikoki asko planifikatu baina gutxi bizitzen diren garai hauetan, horrek bere garrantzia du niretzat. Balitekeelako neure burua identifikatzeko hiri bat aukeratu behar banu, hori Berlin izatea.

Eta hemendik hirigintzaren inguruko manifesto mitineroa idatzi nezake.

Baina ez.

« Zaharragoak Berriagoak »