bizitakoak atalaren artxiboa

krisiaren aurrean…

…niri Sugebeltzaren 20. urteurrena ospatzea bururatzen zait. Telesail honen azkeneko irudiak dira, hauek, umore har ditzakegun garai nahasi hauek. Benetan izugarria Rowan Atkinsonek “Good luck everyone” esaten duenean, txilibitua jo baino lehen. Localia itxi behar dutela jakin ostean, eta nire inguruan nabaritzen hasten naizen urduritasuna ikusita, ez zait besterik otu.

Telesailaren webgune ofiziala

facebook afariak

Lehengoan izebak esan zidan: “Afari garaia da urria eta azaroa”. Eta arrazoia du, tira, jende guztia jada egunerokotasunean sartua dagoelako, eta horrelakoak behar dituelako errutinak apurtzeko.

Atzo afari bat izan nuen nik ere. Berezia, nolabait, antolaketaren aldetik. Facebook-en bidez antolatu genuelako gure ikastolako klaseko afari hau. Hortarako paregabea da Facebook eta egia esan, nik ez dut beste ezertarako erabiltzen. Sekula berriz ikusteko esperantzarik ez ditudan pertsonak aurkitzeko.

Gure kurtsoan arraro fama genuen. Ez ginen ez bereziki ondo, ez bereziki gaizki eramaten. Ez ginen “superguay”-etakoak. “Prolet” kuadrilla handi bat besterik ez, bakoitza bere pedradarekin. Gure klasean pedradak nabarmenak zirelako, besteekin alderatuta. Eta hala onartu izan digute beste klaseetakoek. Atzo, iragana berrikusten, guk ere onartu behar izan genuen. Arraroak ginen, bai. Edo, xuabeago esanda, “berexiak”.

Hortaz, afari bat antolatzen hasteko erronka, oso handia zen. Gutxi batzuk izan ginen (30 baino gehiago ginen klasean eta atzo 8 izan ginen bakarrik, horietatik, 5ek genuen profila Facebooken, gaur baten bat gehiago animatuko zen), baina tradizioa bihurtzeko asmoz gabiltza.

Poztuko ninduke hala balitz.

nahiko lan

Azkenean nik ere izango ditut nire oporrak. Hiru ordu barru Europako zerua zeharkatuko dut Munitxerako bidean. Han, Oktoberfesteko garagardoaz gain, inspirazio eta transpirazioak topatu nahi nituzke. Baina nahiko lan badut orain hegazkin batera igotzeko beldurrarekin. Orfidalak eta Bach-en loreak eskutan, A-Taldeko MA Barracus bezalaxe, Loiurantz abiatuko naiz. Aupa ni!

Txintxoak izan bitartean, nik kontrakoa egingo dut eta.

« Zaharragoak Berriagoak »