ideiak atalaren artxiboa

wordpress euskaraz

Orain proiektu baterako behar dudala, faltan botatzen dut Wordpressen euskaratzea. Librezalekoek aspaldi ekin zioten lanari, baina proiektua nahiko etena dagoenaren susmoa dut. Badira aurretik euskaratutako bertsioak, baina Wordpressek 2.5 bertsiotik aurrera sekulako eguneraketa izan zuenez, ez dute ezertarako balio. Nik neuk lagundu nahi nuke, baina Librezaleren Pottle itzulpen zerbitzarian ikusi dut 2.5 bertsioari oso gutxi falta zaiola osatzeko. Zalantzazko 8 esaldi, besterik ez. Eta jadanik 2.6.2 bertsioan kalean du jada Wordpressek.

Esfortzuak merezi duela uste dut.

egun onanistikoak

Nik, labaingarriegia zerbaiten menpe egoteko, indibidualistegia norbaiten atea jotzeko, alferregia zerbaiten parte sentitzeko, nahiago ditut autokudeaketa, autoprodukzioa eta autodidaktika. Beraz, eta onanismoaren bandera altxaz, nire coitus interruptus literarioari (oh, literatura, zer egin dute zure izenarekin?) ekingo diot beste behin, komuneko zulotik bada ere.

durangoko sentsazioak

Gaur, aspaldiko partez, Durangoko Azokan izan naiz lagunekin. Kintokoñon aparkatu ostean, portzierto. Azkenekoz izan nintzenean, Eusko Tren bat (edo Transiberianoa hobeto esanda) hartuta heldu nintzen hara. Eta zer nahi duzue esatea, eraikina aldatuko zen, baina bertan aurkitutakoa… ez gehiegi.

Beharbada, eta 30 urteak oraindik bete ez ditudala, zaharkitua eta eszpetikotasunak jota nabil azkenaldi honetan. Baina euskal kulturaren zirko honek ez nau asko erakarri. Orduan, duela hamar bat urte hurbildu nintzean erakarri ez ninduen bezala. Faltsukeria asko ikusten dut korridoreetan, zurikeria dexente, pedanteak, lau aurpegi ezagun eta iribarre inozo batzuk. Zoritxarrez, horien artean, neurea ere bai. Elkar inperioa, liburu ez diskekin zerikusia ez zuten postuak (hori bai, txiskero oso majuak zeuden bertan), eta erosketa konpultsiboan genbiltzan lagun larregi. Dena, propagandaz beteriko paper pilarekin nahastuta. Hau paisajea.

Deprimituta nauka. Eta nire Cipralex maitagarriak ez dit laguntzen. Lagunak galtzeko estrategia bat dudala ematen du, edo hori usteko duzu irakurle maitea, baina ez da horrela. Atsekabea vs. Pazientzia lehian, lehenengoa indartsuagoa da. Eta guzti honek sortzen didan aspergurea are handiagoa. Saiatzen naiz zirkoak begi onez ikusten. Baina azkenean, beti sentimendu berdinarekin amaitzen dut:

Herri honek ez ditu ni bezalako biztanle betizuak merezi. Erbestera nazakezue. Ez zaizue arrazoia faltako.

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.

Bestelako gauza txikiak: