ideiak atalaren artxiboa

durangoko sentsazioak

Gaur, aspaldiko partez, Durangoko Azokan izan naiz lagunekin. Kintokoñon aparkatu ostean, portzierto. Azkenekoz izan nintzenean, Eusko Tren bat (edo Transiberianoa hobeto esanda) hartuta heldu nintzen hara. Eta zer nahi duzue esatea, eraikina aldatuko zen, baina bertan aurkitutakoa… ez gehiegi.

Beharbada, eta 30 urteak oraindik bete ez ditudala, zaharkitua eta eszpetikotasunak jota nabil azkenaldi honetan. Baina euskal kulturaren zirko honek ez nau asko erakarri. Orduan, duela hamar bat urte hurbildu nintzean erakarri ez ninduen bezala. Faltsukeria asko ikusten dut korridoreetan, zurikeria dexente, pedanteak, lau aurpegi ezagun eta iribarre inozo batzuk. Zoritxarrez, horien artean, neurea ere bai. Elkar inperioa, liburu ez diskekin zerikusia ez zuten postuak (hori bai, txiskero oso majuak zeuden bertan), eta erosketa konpultsiboan genbiltzan lagun larregi. Dena, propagandaz beteriko paper pilarekin nahastuta. Hau paisajea.

Deprimituta nauka. Eta nire Cipralex maitagarriak ez dit laguntzen. Lagunak galtzeko estrategia bat dudala ematen du, edo hori usteko duzu irakurle maitea, baina ez da horrela. Atsekabea vs. Pazientzia lehian, lehenengoa indartsuagoa da. Eta guzti honek sortzen didan aspergurea are handiagoa. Saiatzen naiz zirkoak begi onez ikusten. Baina azkenean, beti sentimendu berdinarekin amaitzen dut:

Herri honek ez ditu ni bezalako biztanle betizuak merezi. Erbestera nazakezue. Ez zaizue arrazoia faltako.

call of duty

Oraindik norbaitek azaldu beharko dit, hitzez hitz eta tonta bati azalduko ziokeen moduan, zein mundutan, zein garaitan eta zer nolako bizi xedearekin bizi diren batzuk.

Ez al litzateke hobe eta merkeago Call of Duty-ra jolastea eta beste guztiok pakean uztea?

begi-zuloak eta amak

Eta azkenean, egun batzuen ostean, jendeak Iphone-ari buruz hitz egiteari utzi egin zion eta gurasoak bisitatzen hasi. Apple-en telefono berri liluragarriak hori ekarri baitzien burura: aspaldian ez zutela familiarekin berba egiten. Ez zen videocall bat izan. Amak ez baitaki horrelakorik.

- Begi-zuloak dituzu eta argala zaude – esan dute amek.

- Mundu modernoa da, ama. Ez dut astirik. Hainbeste dago egiteko. Eta hain azkar.
- Baina begi-zuloak dituzu eta argala zaude.

- Bai ama.

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.

Bestelako gauza txikiak: