ikusitakoak atalaren artxiboa

Pepe Rubianes eta askatasuna

Amak esan dit gaur eguerdian, atzo Buenafuentek eta Pepe Rubianesek eduki zuten solasaldia ikusi zuela La 2-en. Orain dela ez asko hildako aktoreari omenaldia egin zioten Espainiako telebista publikoan ere. Azkenean, barkatu egin omen diotela dirudi. Eta barkatzeko ezer ez dagoela uste dudan arren, pozten naiz. Rubianesek, nire haurtzaroko Rubianes maitagarri horrek, hori eta gehiago merezi duelako.

Badira Rubianesen biografian edo hobeto esan, izateko eran, miresten ditudan zenbait ezaugarri, baina guztien gainetik, askatasuna dago. Esan, egin eta bizitzeko askatasuna. Espainiaren kontu horrengatik bakarrik oroitzea, Buenafuentek dioen bezala (eta Iturrik jaso zuen bezala), sinpletasunean erortzea da.

Askatasun horrengatik zegoen bakarrik Pepe Rubianes. Esan, egin eta bizitzeko bakarrik. Baina askatasun horrengatik maite zuten (maite zutenek). Eta askatasun horrengatik ere, ziur nago pertsona ona zela.

Bere erara. Nola bestela?

Hemen uzten dizkizuet estekak: Bat, bi, hiru.

Moskutik, maitasunez

Txikitatik zer izan nahi eta Jose Luis Uribarri Eurovisioko esatari ospetsua izan nahi nuen eta Sustatuk aukera hori emango dit, modu sui generis xamar batean, hurrengo larunbatean. Eurovision kutre eta kasposoa da, eta gainera, abertzaletasun tufillo xarmangarri bat du. Europa zahar eta jasoaren beste muturrean dago. Eta horregatik du hainbesteko graziya.

Sustaturekin eta La Personnalitékoekin egon nahi baduzu munduko larunbata gaua ton-ton-toan pasaz, badakizu, 8tatik aurrera, sintonizatu gaitzazu Sustatun jarritako CoveritLivean ala Twitterren #euskovision etiketa erabiliaz.

Maltzurkeria eta etiketa jantzia, derrigorrekoa.

Heriotz zertifikatuak

Jainkoa hil da, Nietzche hil da eta ni ere ez nago oso ondo.

Honela zioen graffiti batek eta hori erantzungo nioke Hasier Etxeberriari, Argia aldizkarian egindako elkarrizketan blogak hil egin direla esaten duenean.

Ez dakit zein obsesio dagoen interneten gauzak hilak daudela zertifikatzearekin.  Horrelako esaldiren bat botatzeko tentazioa handia da kazetari bat parean duzunean. Hori ere egia da. Baina neurtu egin beharko lirateke inpultso forensikoak.

Esaldi lapidarioetatik, blogen lapidaziora.

PD: Nire blogen bloga Google Reader da. Eta blog bakoitza bere txokoan izan dadila, hala nahi badu behintzat. Gero bakoitzak elkar ditzake bere feed irakurlean. Hori da honen guztiaren xarma. Juan Palomoren jarraitzaile sutsuona, behintzat.

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.

Bestelako gauza txikiak: