ikusitakoak atalaren artxiboa

Heriotz zertifikatuak

Jainkoa hil da, Nietzche hil da eta ni ere ez nago oso ondo.

Honela zioen graffiti batek eta hori erantzungo nioke Hasier Etxeberriari, Argia aldizkarian egindako elkarrizketan blogak hil egin direla esaten duenean.

Ez dakit zein obsesio dagoen interneten gauzak hilak daudela zertifikatzearekin.  Horrelako esaldiren bat botatzeko tentazioa handia da kazetari bat parean duzunean. Hori ere egia da. Baina neurtu egin beharko lirateke inpultso forensikoak.

Esaldi lapidarioetatik, blogen lapidaziora.

PD: Nire blogen bloga Google Reader da. Eta blog bakoitza bere txokoan izan dadila, hala nahi badu behintzat. Gero bakoitzak elkar ditzake bere feed irakurlean. Hori da honen guztiaren xarma. Juan Palomoren jarraitzaile sutsuona, behintzat.

3.0 hankasartzeak

Tim O’Reilly doako gauzak monetizatzeko aholkuak ematen dituen bitartean, 25,000$ kobratzekotan dago Stanford-en hitzaldi bat emateagatik. Horixe bai dela monetizatzea. Jendeak nola izan duen honen berri? Istripu larri baten erruz.
Sara Wingek, O’Reilly Mediako lehendakariordeak, tuit zuzena egitea ahaztu omen zuen eta ezabatu  arren, mezu hau oraindik ikusi daiteke bilaketetan.
Betikoa, predikuaren eta egitearen arteko distantzia sekulakoa da beste behin ere. Niri berdin zait zenbat kobratzen duen O’Reillyk ez dudalako uste sekula afaltzera gonbidatu dudanik.
Nire arreta deitu duena beste zerbait izan da: media berriekin hankasartze modu ederrak sor daitezkeela erakusteko balio duen adibide polita da, ezta? Eta gainera, etxe onenetako batean gertatu behar…

Valleywag-en ikusi dut.

ecogauzak

Ez naiz bereziki “eco”. Eta “eco” gauzek ein handi batean nire sudurra ximurtzen dute, daukaten alde emo-merkantilistarengatik batipat. Baina badira alde merkantilista hori onartu arren, gustatu zaizkidan -edo graziya egin didaten- hiru ekimen.

Lehenengoa, eskuekin nik egin dezakedana baina askoz ere gehiago egiteko gai direnentzat da: Ecolect. Material sustengarriak deskubritu daitezke bertan: pinturak, plastiko berziklatuak, oihalak… Sekulako mundua, txo!

Bigarrena, Ecosteal da, ni bezalako kontsumitzaile konpultsibo autokontrolatuentzat paregabeko denda. Egunero “eco-friendly”, organiko edo berziklatua den produktu bat saltzen dute, sekulako beherapenarekin. Eskaintza honetan produktu kopurua mugatua da, beraz, erne ibili eta erosi zurea agortu baino lehen!

Eta azkenekoa, printzipioz txotxolada bat dena, iPhorest dugu. Izenarengatik asmatuko zenuten iPhonerako aplikazio bat dela, eta aplikazio honetatik zuhaitz bat landatzeko aukera duzu eta birtualki nola hazten jarraitu. Alde erreala badu ordea, iPhorest bidez landatzen den zuhaitz birtual bakoitzarengatik, The Conservation Fund-ek benetako zuhaitz bat landatzen duelako.

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.

Bestelako gauza txikiak: