ikusitakoak atalaren artxiboa

3.0 hankasartzeak

Tim O’Reilly doako gauzak monetizatzeko aholkuak ematen dituen bitartean, 25,000$ kobratzekotan dago Stanford-en hitzaldi bat emateagatik. Horixe bai dela monetizatzea. Jendeak nola izan duen honen berri? Istripu larri baten erruz.
Sara Wingek, O’Reilly Mediako lehendakariordeak, tuit zuzena egitea ahaztu omen zuen eta ezabatu  arren, mezu hau oraindik ikusi daiteke bilaketetan.
Betikoa, predikuaren eta egitearen arteko distantzia sekulakoa da beste behin ere. Niri berdin zait zenbat kobratzen duen O’Reillyk ez dudalako uste sekula afaltzera gonbidatu dudanik.
Nire arreta deitu duena beste zerbait izan da: media berriekin hankasartze modu ederrak sor daitezkeela erakusteko balio duen adibide polita da, ezta? Eta gainera, etxe onenetako batean gertatu behar…

Valleywag-en ikusi dut.

ecogauzak

Ez naiz bereziki “eco”. Eta “eco” gauzek ein handi batean nire sudurra ximurtzen dute, daukaten alde emo-merkantilistarengatik batipat. Baina badira alde merkantilista hori onartu arren, gustatu zaizkidan -edo graziya egin didaten- hiru ekimen.

Lehenengoa, eskuekin nik egin dezakedana baina askoz ere gehiago egiteko gai direnentzat da: Ecolect. Material sustengarriak deskubritu daitezke bertan: pinturak, plastiko berziklatuak, oihalak… Sekulako mundua, txo!

Bigarrena, Ecosteal da, ni bezalako kontsumitzaile konpultsibo autokontrolatuentzat paregabeko denda. Egunero “eco-friendly”, organiko edo berziklatua den produktu bat saltzen dute, sekulako beherapenarekin. Eskaintza honetan produktu kopurua mugatua da, beraz, erne ibili eta erosi zurea agortu baino lehen!

Eta azkenekoa, printzipioz txotxolada bat dena, iPhorest dugu. Izenarengatik asmatuko zenuten iPhonerako aplikazio bat dela, eta aplikazio honetatik zuhaitz bat landatzeko aukera duzu eta birtualki nola hazten jarraitu. Alde erreala badu ordea, iPhorest bidez landatzen den zuhaitz birtual bakoitzarengatik, The Conservation Fund-ek benetako zuhaitz bat landatzen duelako.

automobil partekatzea

Aztoratua dabil azken egunotan Donostiako Sillicon Valley-a. Udaletxeak OTA jarri nahi du bertan, hirigintza planik izan ez duen hiri zati honen trafiko eta aparkaleku arazoa konpontzeko (eta bide batez, arrazoi nagusia krisi garai hauetan diru gehiago biltzea dela uste dudala esango dut). Arazoa nabarmena da. Ez dut esango ezetz, txirrindulari bezala jasaten dut. Baina konponbidea, hobetu daitekeela esango nuke ere. Eta aipatutako krisi garai hauetan, are gehiago.

Zer moduz kotxea partekatzen hasiko bagina, kotxean banan-banan ibili ordez? Horretarako jaio zen comparte.org bezalako ekimena, baina ez dakit zenbaterainoko arrakasta duen. Datuen faltan, begi bistakoa suertatzen zait gure inguru honetan gutxikoa dela.

Zein da traba nagusia? Ordutegien dantza. Ezin gidari-okupa artean harreman finko bat sortu. Agian egun batean 18tan aterako naizelako. Hurrengoan, 19tan. Agian ostegunean zuzenean joango naizelako etxera. Baina asteartean, hipermerkatutik pasa behar dut lehenengo. Ezinezko adostasuna.

Horretarako, zerbitzu malguago bat sortzea proposatzen dut nik. Harreman hain finkotan oinarritu gabe (barkatu, hemen ez dituzu adiskideak egingo, ez eta neska/mutila topatuko). Egunerokotasun aldagarrian oinarrituz baizik. Bizitza gaur hala delako, baina bihar ez duelako zergatik. Gizakiak errutinatan erortzen garelako baina gure lanak geroz eta inprebisibleagoak bilakatzen ari direlako. Azken orduko “marroiak” existitzen direlako, edonon.

Zentzu honetan gehiago gustatzen zait Carticipate iPhone aplikazioaren kontzeptua. Gidariek beraien bidaiak bidaltzen dituzte. Okupek, eguneko bidaiak bilatu eta kontaktuan jarri daitezke. Beharbada, bidaia luzeetara zuzendurik dago (hiri artekoa), baina modeloaren exportazioa egin daiteke, microbidaietara. Oraindik oso “berde” dagoen zerbait da baina bidea hori dela uste dut.

Inprobisazioarena.

« Zaharragoak Berriagoak »