objektuak atalaren artxiboa

Apple AppStore-aren taupadak

Izarrak dirudite. Ideia ez da originala eta ez da denbora errealean ere.

Baina zein ondo egiten ditu Applek gauzak, atzokoak bezalakoak antolatzerakoan.

3.0 hankasartzeak

Tim O’Reilly doako gauzak monetizatzeko aholkuak ematen dituen bitartean, 25,000$ kobratzekotan dago Stanford-en hitzaldi bat emateagatik. Horixe bai dela monetizatzea. Jendeak nola izan duen honen berri? Istripu larri baten erruz.
Sara Wingek, O’Reilly Mediako lehendakariordeak, tuit zuzena egitea ahaztu omen zuen eta ezabatu  arren, mezu hau oraindik ikusi daiteke bilaketetan.
Betikoa, predikuaren eta egitearen arteko distantzia sekulakoa da beste behin ere. Niri berdin zait zenbat kobratzen duen O’Reillyk ez dudalako uste sekula afaltzera gonbidatu dudanik.
Nire arreta deitu duena beste zerbait izan da: media berriekin hankasartze modu ederrak sor daitezkeela erakusteko balio duen adibide polita da, ezta? Eta gainera, etxe onenetako batean gertatu behar…

Valleywag-en ikusi dut.

doinu mugikorrak

Pixkanaka ari naiz tontakeriak egiten berriz ere. Poztekoa da. Azkenekoa, nire Nokia N70 berriari doinuak sartzea izan da. Taldeka sailkatu ditut nire kontaktuak eta multzo bakoitzari melodia diferente bat jarri:

  • Koadrilako lagunei: Eskugorri Taldearen musika
  • Laneko kideei: M*A*S*H telesailaren soinu banda
  • Nire kuttun sekretuari: Bai, Ministro jauna telesailaren soinu banda

Familiari oraindik ez dakit zer jarri.

Dallas ala Falcon Crest?

« Zaharragoak