Dena aldatuko da…
{ 2009/05/06 }
…guztiak berdin jarraitzeko.
Lehendakari aldaketak halako pereza ematen dit. Atzo goizean jarraitu nuen inbestidura, baina arratsalderako jada bost axola zitzaidan. Zahartzen ari naiz? Ziurrenik bai. Ez dut Estatuetan sinesten, ez dut nazioen kontzeptu positiborik eta pragmatiko samarra bihurtzen ari naiz egunetik egunera. Indibidualista, besteen exasperaziora heltzeko moduan. Medikura joan behar dudala uste dut. Nirea terminala da. Ez naiz abertzalea (horrek zerbait esan nahi izango balu bezala…). Ez konstituzionalista (honek ere ez, ez du ezer esan nahi). Izaki zirkunspektoa baizik. Izaki kabreatua ez naizenean behintzat.
Soziopolitikoki inutila naiz herri honetan. Aitortu egin behar nuen.
Atala: bizitakoak | Etiketak: manifesto

birasuegi
2009/05/06
Bai zera, lasai, daukazuna gaixotasun ona da eta: Anarkismoa. Soziopolitikoki konziente garenon gaixotasun kroniko sendaezina.
Animo onartzea besterik ez zaizu gelditzen
Luistxo
2009/05/06
Eta gauza serioetara pasatuz, egingo dugu Eurovision zuzenekoa Sustatun? Benga tia, medikuak utziko dizu, terminala bada ere gorputzari gozatu bat eman barik ez duzu mundu hau utziko, guapa; hori baino bekatu handiagorik…
ana m.
2009/05/06
@birasuegi: Zergatik izango da… Ez zea anarkista deitzen nauen lehenengoa. Eta ez dut uste azkenekoa izango zeanik ere.
@Luistxo: Ains, azkenaldi hontan zergatik egiten dizkidate halako proposamen indezentiak? Baina norbait gehiagori interesatzen al zaizkio halako bizarrismo kutringiak? Tira, printzipioz bai esangotzut. Liante bat zealako, maitia. Ez dago beste arrazoi ilunik