denborapasa hutsa

Pelikula: The tiger’s tail

Zuzendaria: John Boorman

Aretoan zegoen José Saramagok ederki ezagutzen du folletin honen istorioa. Nortasun eta nortasun bikoitzena. Irlandar umorearengatik izango ez balitz, John Boormanen film honek ez luke beste ezer eskainiko. Dublineko kaleak agertuko ez balira, Antena 3-en 15:30tan jartzen dituzten “masterpiece” horietako bat dela esango nuke. Baina Temple Bar da eta aktoreek kutsu basatia dute, eta horregatik bada ere, Zinemaldiko sail ofizialean dago pelikula hau. Ez diot beste arrazoirik topatzen. Thrilleraren tentsioa mantendu nahi du eta erdi bidean gelditzen da. Komedia bat izan nahi du baina zerbait falta zaio borobila izateko. Eta azkenean, denborapasa hutsean gelditzen da The tiger’s tail. Askorentzat zinema hori da soilik.

Nik zerbait gehiago eskatzen diot.

[tags]zinemaldia[/tags]