doinu mugikorrak
2006/12/17
Atala: objektuak |
Pixkanaka ari naiz tontakeriak egiten berriz ere. Poztekoa da. Azkenekoa, nire Nokia N70 berriari doinuak sartzea izan da. Taldeka sailkatu ditut nire kontaktuak eta multzo bakoitzari melodia diferente bat jarri:
- Koadrilako lagunei: Eskugorri Taldearen musika
- Laneko kideei: M*A*S*H telesailaren soinu banda
- Nire kuttun sekretuari: Bai, Ministro jauna telesailaren soinu banda
Familiari oraindik ez dakit zer jarri.
Dallas ala Falcon Crest?
