durangoko sentsazioak

{ 2007/12/06 }

Gaur, aspaldiko partez, Durangoko Azokan izan naiz lagunekin. Kintokoñon aparkatu ostean, portzierto. Azkenekoz izan nintzenean, Eusko Tren bat (edo Transiberianoa hobeto esanda) hartuta heldu nintzen hara. Eta zer nahi duzue esatea, eraikina aldatuko zen, baina bertan aurkitutakoa… ez gehiegi.

Beharbada, eta 30 urteak oraindik bete ez ditudala, zaharkitua eta eszpetikotasunak jota nabil azkenaldi honetan. Baina euskal kulturaren zirko honek ez nau asko erakarri. Orduan, duela hamar bat urte hurbildu nintzean erakarri ez ninduen bezala. Faltsukeria asko ikusten dut korridoreetan, zurikeria dexente, pedanteak, lau aurpegi ezagun eta iribarre inozo batzuk. Zoritxarrez, horien artean, neurea ere bai. Elkar inperioa, liburu ez diskekin zerikusia ez zuten postuak (hori bai, txiskero oso majuak zeuden bertan), eta erosketa konpultsiboan genbiltzan lagun larregi. Dena, propagandaz beteriko paper pilarekin nahastuta. Hau paisajea.

Deprimituta nauka. Eta nire Cipralex maitagarriak ez dit laguntzen. Lagunak galtzeko estrategia bat dudala ematen du, edo hori usteko duzu irakurle maitea, baina ez da horrela. Atsekabea vs. Pazientzia lehian, lehenengoa indartsuagoa da. Eta guzti honek sortzen didan aspergurea are handiagoa. Saiatzen naiz zirkoak begi onez ikusten. Baina azkenean, beti sentimendu berdinarekin amaitzen dut:

Herri honek ez ditu ni bezalako biztanle betizuak merezi. Erbestera nazakezue. Ez zaizue arrazoia faltako.

6 erantzun artikulu honentzat “durangoko sentsazioak”

  • Ene Eme

    2007/12/08

    Durangoratzea da neurri batean erbesteratzea. Kulturaren “wonderland” batera sartzea, haren lurrinekin, haren irribarre zuri flashezko eta glamourrik gabeko paper mordoarekin. Oi, Durango. Oi, wonderland. Denok zaitugu gorroto (nork maite du Durango?) eta denok goaz, denok goaz zugana.

  • [...] “Aunque todavía no haya cumplido los 30 años, puede que ande envejecida y escéptica esta última temporada. Pero este circo de la cultura vasca no me ha atraído mucho. Como entonces, cuando me acerqué hace diez años, tampoco me atrajo demasiado. Veo mucha falsedad en los pasillos, pedantes, cuatro caras conocidas y varias sonrisas bobaliconas. Desgraciadamente, entre ellas, la mía. El imperio Elkar, puestos que no tienen que ver ni con libros ni con discos (eso sí, había mecheros muy majos en ellos) y demasiada gente dada a una compra compulsiva. Todo mezclado con un montón de papel lleno de propaganda. Menudo paisaje”. Más en euskara. [...]

  • axier::txokolarte

    2007/12/08

    Sorgina sutaraaaaaa!!
    Ez, ez, lasai. Azokari izan duen meriturik kendu gabe, zure antzeko pentsakeraz edo beste arrazoi batzugatik aspaldi joateari utzi genion gehiago ere bagaude. Gaurko Berrian, Olariaga eta Zaldi eroaren bi tira esanguratxu zeuden.

  • Luistxo

    2007/12/10

    Lasai Ana. Gabonetako izpirituaz errukiturik, ez zaitugu lapidatuko. Bozkariozko egun eder hauek senidetasun ederrean igaro ditzagun.

  • Iban

    2007/12/10

    Ni ere Ana salbatzearen alde. Gora Ana!

  • ana m.

    2007/12/10

    A ze bi printzipe agertu zaizkidan…

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.