errinozero itzultzailea
{ 2006/12/10 }
Lehengoan, tximini baten ondoan, Xabi, Ainara eta hirurok literaturaz aritu ginen hizketan. Xabi Galiziako Rinoceronte argitaletxeari buruz aritu zen. Gaur egungo literatura galegora itzultzeko bi gaztek sortutako ekimena. Harpidetzaren bidez funtzionatzen du. Edizio txiki eta eleganteak. Izenburu interesgarriak dira eta beti sartzen dute beraien liburuetako bat galegoz salduenen artean. Itzultzaile sare indartsu bat behar dute proiektua aurrera ateratzeko, baina momentuz, ari dira, islandiar, frantses, finlandiar, italiar, eta bestelako hizkuntzetan idatzitako liburuak galegoz argitaratzen. Eta ez nolanahiko izenak: Bohumil Hrabal, Michel Houellebecq, Julian Barnes, etab.
Jo, ze inbidiya.
Atala: ikusitakoak |

Iban
2006/12/11
Bai, inbidia ematen du; niri ere gustatuko litzaidake Barnes eta Houellebecq euskaraz irakurtzea. Baina uste dut aurrera egiten ari garela horretan, pixkanaka bada ere: hor dago Alberdaniak atera zuen Austerren azkenekoa, “Brooklyngo erokeriak” (laster azkenaurrekoa izango dena, azkenekoa ere, “Travels In The Scriptorium”, Espainiako beste hiru hizkuntz ofizialen argitarapenarekin batera egingo baita 2007an, I supose). Eta hor dago, batez ere, Igela argitaletxea egiten ari den lan itzela: Celati, Nothomb, Yasmina Reza, Tabucchiren “Pereirak dioenez”, Mark Haddonen “Txakurrari Gauean Gertatutako Istripu Bitxia”… Pixkanaka, baina bagoazela uste dut (Hrabal, bide batez, Literatura unibertsaleko bilduman ale bat duela uste dut, “Zorrotz begiratutako trenak” oker ez banago…).
Besarkada bat.