ezer berri krisiaren aurrean

{ 2008/09/19 }

Atzokoan benetan kezkatu egin nintzen. Ez dakit zein egunkaritan irakurri nuen Gipuzkoako Foru Aldundiak kreditua eska dezakeela inbertsioei aurre egiteko. Horrez gain, zenbait departamentuk gastu murrizketa jasango dute. Horien artean, kultura, kirola, nekazal garapena eta “oh, my god”, berrikuntzako departamentuak. Ez al zuten  esaten krisiatik ateratzeko “sormena” behar zela? Ez al genion ekonomiaren dibertsifikazioaren bideari ekin behar berrikuntzaren bidez? Ez al zen Gipuzkoa herri berritzailea bilakatu behar?

Krisiari betiko irtenbideekin aurre egin behar badiogu, aurki gerraren bat izango dugu berriz.

3 erantzun artikulu honentzat “ezer berri krisiaren aurrean”

  • iban

    2008/09/19

    Bai, gerra laburra izango da, bigarren mailako hiri gutxi batzuk suntsituko dituzte bonba atomikoek hemisferio bietan, eta berehala iritsiko da su-eten batera. Eta, hale, berreraikuntzarekin hastera. Aukera ederra enpresa handien mozkin tasak berreskuratzeko…

  • ana m.

    2008/09/19

    Hoixe da nire susmoa, Iban…

  • Goio Telletxea

    2008/09/20

    Gainera nik beti diot gerla bat dakogikula jada. Estatistikek probabilitateak ditugula esango lukete… Krisiaren aurrean sormena irtenbidetzat, eta horretaz dihardute… hori bai, lau xoxetako sormen miresgarri horri buruz ariko dira ogi beroa etxean inoiz falta ez duten horiek.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.