ezin ubuntu instalatu
{ 2006/11/19 }
Asteburu osoa pasa dut Ubuntu edo Ubuntu lite portatil zahar batean instalatu nahian. Azkenean, betikoa, ez du tarjeta grafikoa ezagutzen eta hor gelditu naiz. Lastima, ilusioz aritu naiz, musika goxoa entzuten nuen bitartean. Baina ausartegia izan naiz oraingoan ere. Akatsa hau da:
(EE) No devices detected. Fatal server error: no screens found
Atala: binarioak |

Iban
2006/11/20
Bright Eyes gustatzen zaizu? Azken urteotako bandarik gainbaloratuenetakoa iruditzen zait. Ez da hainbesterako.
Ni orain Lloyd Coleren azkenekoarekin nago engantxatuta, “Antidepressant”. Badakit, oso klasikotea naiz. Izenburu bereko kanta, oso ona.
Julen
2006/11/20
Zein txartel grafiko darabil eramangarriak? Litekeena da zerbitzari grafikoa ez egotea behar bezala konfiguratuta; /etc/X11/xorg.conf fitxategia da begiratu beharrekoa.
ana m.
2006/11/20
Iban, Bright Eyes ez da nire talderik gogokoena (titulu hori TMBGri uzten diot) baina ordenagailu batekin borrokatzeko soinu banda lasaigarria izan zen.
Julen, ez dakit zein txartel daraman, ordenadorea ez da nirea, alemanez dau dana… eta ez dakit nola begiratu behar den fitxategi hori. Ains… nork aginduko zidan niri honelakoetan hastea…
Julen
2006/11/21
supererabiltzaile (root) bezala, “nano /etc/X11/xorg.conf” idatzita fitxategia edita dezakezu, baina ez dakit laguntza handikoa izango zaizun…
Ez hartu beldurra mundu berriei baina eta are gehiago, ez galdu pazientzia. Behin gauzak martxan daudela guztia beste begi batzuekin ikusiko duzu, ziur.