familia mormoi baten bila

{ 2006/10/06 }

Izugarria Barrapunton oraintxe topatu dudana. Mormoiek aspaldidanik duten zerbait izango da, eta askok pentsatuko duzue “orain enteratzen zara?”, baina proiektua ez zain makala iruditzen eta hemen jarri nahi nuen: mundu mailako zuhaitz genealogiko bat sortzea. Family Search delako honetan nire bi lehenengo abizenak bilatu ditut. Erantzunak xelebreak dira bederen. Bilaketaren arabera, Mexikar populaketaren erdia nire senideak dira. Eta Filipinetakoa, zer esanik ez. Nirekin zerikusia izan dezaketen datu gutxi topatu ditut ordea. Malagonen bat Tarragona aldean (aitona Bartzelonakoa nuen), eta ezer gehiago. Zalduarik ez Gipuzkoan (amaren familia osoa Zumarragakoa dut).

Snif. Nik mormoiak izan nahi nituen sendian, Jansport motxila eta “Elder Ana Malagon” jartzen duen txarteltxoa eraman ahal izateko. Motxila badut, baina txartela? Emango al didate honelako arbasoekin?

Erantzun bakarra artikulu honentzat “familia mormoi baten bila”

  • [...] Lehengoan komentatu nuen, familia mormoi baten bila nenbilela. Ez, lasai, ez dut topatu oraindik. Baina bidean eta Zumarragako Udala eta Donostiako Elizbarrutiko Artxiboari esker, familia katoliko bat topatu dut. J.-k esan didanez, ez dakit noren aginduz (Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak, total, igual da) 2008rako Gipuzkoa osoko elizetan bataiatu, ezkondu eta funerala jaso zutenen datubasea digitalizatu behar dute. Lanak hasiak dira eta dagoeneko burututakoa online aurki dezakezue bilatzaile honetan. Bart, gaueko ordu txikietararte ibili nintzen nire arbasoen aztarnak jarraitzen. Bilaketa ondo egin badut, 1669 urtean eten egiten dira nire datuak. Modu xume batean eta ironiko, hauek dira atera ditudan ondorioak: [...]

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.