funtzioa amaitu da

{ 2007/05/27 }

Aste osoan hitz egin da gaur Iruñean jokatu behar zen partidari buruz. Duela urte batzuk Anoetan gertatu zena errepikatuko zela. Bai zera! Bigarren zatia hastera zihoanean (eta 2-0 galtzen ari zela Reala), fororen batean irakurri dudan bezala, Reala bakarrik Realari inporta zaio. Ea buruan sartzen zaigun. Osasunak ondo egin du, Reala izan zen jokaera tamalgarria izan zuena Anoetako partida hartan.

Bigarren mailara doa Gipuzkoa. Saskibaloian, eskubaloian eta futbolean ere (eskerrak Arrate hor dugun, lotsa defendatzeko). Gipuzkoarron moralarekin batera, portzierto. Negartiak garela diote gure mugetatik kanpo. Eta beharbada letxe txarra eta harrokeria falta zaigu. Lapurtu, baztertu eta zigortu egiten gaituzte. Baina ez da ezer gertatzen. Gaur ez dago ez bizitzarik, ez itxaropenik. Gaurko partida honetan, badakigulako nortzuk irabaziko duten.

Betikoek.

6 erantzun artikulu honentzat “funtzioa amaitu da”

  • iturri

    2007/05/27

    Arrazoi osoa duzu.

  • iturri

    2007/05/27

    Ordu erdi pasa da aurrekoa idatzi nuenetik.

    Lehen Mailako sailkapena begiratzera ausartu naiz.

    Bi partidak irabaziz gero, Lehen Maila geratuko da Reala.

  • Aitor

    2007/05/27

    Realaren kasuan, merezimendu osoz dijoa bigarren mailara. Eta onerako izan daitekelakoan nago.

    Hala ere, futbola baino ez da… Ala ez?

  • Julen

    2007/05/27

    Bai, futbola baino ez da, baina tamalez gugan izan beharko luken eragina baino askozaz gehiago jasaten dugu. Gaur egun triste bat da askorentzat.

  • newton

    2007/05/29

    Akaso pena merezi du Lehen Mailan egotea sufrimendua asteburuero ezagutzeko? Nik behintzat nahiago 2 mailara jeistea Errealarentzat onuragarria izanen bada.
    Derbyak ere hor daude, Eibar, Real Union, Alavés… nork daki. Bestalde partidak EiTBn … nik positiboki hartzen saiatuko naiz.
    Bizitza hontan ez dago besterik, baina de-dio potro gehien jartzen duena brasildar bat izateak… ^_^

  • Ander

    2007/06/06

    Ni oso pozik izango naiz jeisten badira… agian jendea beste gauza garrantzitsuagotan pentsatzen hasiko da.
    Agian.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.