gizon eta emakume orkestrak

Normalena webgintzan, diseinatzaile eta programatzaileak bakarrik kontutan hartzea izaten da. Azkeneko urteotan hasi dira AI edo informazioaren arkitekto delakoei buruz hitz egiten. Zer den oso argi izan gabe. Profil horri bestelako gauzak (komunikazio idatzi eta publizitatetik gertuago daudenak, alegia) gehitzeak, agertu eta desagertzen den figura arraro eta indefinitu bat dakar ondorio bezala: Web kreatiboa (edo nahi duzun bezala deitu).
Lehengoan web kreatibo bat eskatzen ari ziren hortik zehar. Zer egin behar du web kreatibo honek?

  1. Webgune baten arkitektura definitu.
  2. Online kanpaina, joku eta webguneen kreatibitatea definitu.
  3. Prototipoak, testuak eta elementuen disposizioa definitu.
  4. Garapen proposamenak egin (eta kasu honetan, bezeroarekin tratua eduki).

Baldintzak? Hauxek:

  1. Ondo idaztea eta atsegina izatea.
  2. Helburuak betetzea ideia kreatiboen bidez.
  3. Ingelesa jakitea.
  4. Banner-ak diseinatzen jakitea.
  5. Diseinua: ejem, Photoshop, Dreamweaver, Flash, Richmedia, etc.
  6. Programazioa: Html, Dhtml, javascript.

Kontutan hartuko dira: Premiere, cooledit2000, soundforge, wavelab eta besteak.

Hau da: gizon-emakume orkestra, besteen penuriak entzuten dituena bere lana nola justifikatu oso ondo ez dakiela.

  • Orkestrakidea

    Gainera, inoiz hori guztia kontrolatzera iritsiko ez zarenez, diru gutxiago eskeiniko dizute “beraien beharrak asetzen ez dituzulako”. Graziosoa benetan.

    Jende asko dago langabezian eta lanerako beti egongo da norbait prest, hasieran soldata baxu bat eduki arren soldata hobe baten esperantzan. Utopia latza.

    Eta horrela doa ekonomia kapitalista bikain hau, telebistako iragarkietan dena ondo doakigunaren sentsazioa emititzen digutelarik.

    Barregarria gogoratu berri dudan iragarki bat, non kazetaria zen emakume bat erabat estresatuta agertzen zen bere lanarekin. Estresatuta baino harro, “lifestyle” cool eta guay horretan. Hori cool ote? Nik ez nuke ba horrelakorik nahi.

  • ana m.

    estresa beti lagun txarra. honela etortzen dira blokeoak eta negargurak. lagun ona, aldiz, begiak zabal-zabalik edukitzea eta inguruan gertatzen ari denari adi egotea.

  • http://www.100hitz.net Tribaldo

    Harritzekoa da web sektorean, geroz eta helduagoa izanda espezialista gehiago eskatzen diren bitartean, horrelako lan eskeintzak agertzea.
    Hala ere, jakina da ez dagoela eskeintzan eskatzen den guztia betetzen duenik. Soilik, ez da ezer galtzen ahalik eta baldintza gehien eskatzen. Geroz eta baldintza gehiago bete langileak, geroz eta langile gutxiago beharko dira. Ekonomiaren legea da. Normala iruditzen zait.

    Hala beharko lukeen edo ez berriz, beste eztabaida bat da. Nik behintzat espezializazioan sinesten dut, baina noski, zurekin harremana duten beste lan aspektu askoren gauzak jakinda. Ez hain maila sakonean, baina bai gutxieneko batean.

  • ana m.

    honelako iragarkiak norbait ez hartzeko aitzakiak edukitzeko idazten dituztela uste dut. daudenen artean banatuko dute lana eta hala, lanpostu bat gutxiago, soldata bat gutxiago eta beste guztientzat lan gehiago!

  • http://www.lanbroute.com/ Goio Telletxea

    Medikritatea boterera, etika zakarretara, baloreak gainbeheran eta diruaren boterepean daude itxuen eskutik denak zanpatuta.

    Redios! Gaur potrotaraino nago jada.