glamour zikina
{ 2006/09/27 }
Pelikula: Delirious
Zuzendaria: Tom DiCillo
Delirious ez da bereziki ona. Ez ikusgarria. Ez da Tom DiCilloren Living in Oblivion-ren mailakoa. Baina entretenigarria da eta beti esan beharra dago DiCillok ederki menderatu eta ezagutzen dituela famaren pobreziak. Horren inguruko filma da Delirious, Steve Buscemi bezalako aktore paregabe batekin paparazzi galtzailearen lanak egiten, baina bestelako funtsik gabe. Zenbait uneetan umore beltzarekin eramana izango ez balitz istorio tontoromantikoa izango zela esango nuke. Zorionez, bere umorea du. Eta nire Elvis Costello maitatua agertzen da. Eta dena glamour zikin batez beterik dago. Eta eskerrak ematen dugu arruntak izateagatik. Eta bere instante onak ditu eta Buscemi jauna, Reservoir Dogs-en arrosa jauna, ekarri du Donostiara, bapo jan dezan gizajoak.
Ez da asko, baina ez da gutxi ere.
[tags]zinemaldia[/tags]
Atala: ikusitakoak |

Erantzun