Heriotz zertifikatuak
{ 2009/04/21 }
Jainkoa hil da, Nietzche hil da eta ni ere ez nago oso ondo.
Honela zioen graffiti batek eta hori erantzungo nioke Hasier Etxeberriari, Argia aldizkarian egindako elkarrizketan blogak hil egin direla esaten duenean.
Ez dakit zein obsesio dagoen interneten gauzak hilak daudela zertifikatzearekin. Horrelako esaldiren bat botatzeko tentazioa handia da kazetari bat parean duzunean. Hori ere egia da. Baina neurtu egin beharko lirateke inpultso forensikoak.
Esaldi lapidarioetatik, blogen lapidaziora.
PD: Nire blogen bloga Google Reader da. Eta blog bakoitza bere txokoan izan dadila, hala nahi badu behintzat. Gero bakoitzak elkar ditzake bere feed irakurlean. Hori da honen guztiaren xarma. Juan Palomoren jarraitzaile sutsuona, behintzat.
Atala: ikusitakoak | Etiketak: blogak, erantzunak, hasier etxeberria

txokotikargi
2009/05/05
“ZuZeu blogen blog bat da” dio Hasierrek
… blogen bloga…
… ?
“reketebloga”?
egia esan euskal blogosferak behar zuen ezer berririk, sustatu-n euskera bera eta “teknologia blogeroek” (2.0 jarriko nuke.. baino irakurri dut, nunbaiten, kontzeptua bera demodé dagoela jada) duten pisua, pisua baino zama dira eta
eta zama hori euskal blogosfera guztiari (edo askori behintzat) dagokio, nire uste umilaren arabera klaro!
eta hori hemen diot, zu euskal blogosferan aire izpi freskua zarelako
eta bai, zentzu baten zurekin bat nator, Hasierri Argian egindako elkarrizketa hori hitz potoloez josia dago
hori ere hala da, baina bestalde esan beharra daukat ez zaizkidala ez euskal ubuntu ezta “euskerazko PDF irakurleak” gehiegi interesatzen…
zuzeu bera ez da “maldizioaz” erabat libratzen ere… ez dut uste ere Patxi Lopezen hitzalditik aipagarriena euskal idazleei eginiko erreferentzia denik ere
euskarazko edukiak nahi ditut nik! freskuak, gaia eta iturria edozein direla
eta horregatik zaitut zu eta zure pravda txikia nere faboritoetan, feed irakurleak ere ez ditudalako erabiltzen, zure gaztelerazko bertsioan nahiago zaitudan arren
asi ke gauzak horrela… nik nere buruari promesa egin diot: ez dut ez euskera, ez teknologia ez eta euskal “gaztakada” gaitzat duten postik irakurriko
nahikoada, hombreia, nomejo!
ana m.
2009/05/06
Eta ondo egingo duzu, laztana. Ni ere zure sentimendu askorekin bat nator. Baina bota dizkidazun piropoekin, baterez!