hitzen boterea

{ 2006/09/06 }

Zenbait egunetan, eta edonori gertzatzen zaiola uste dut, ezinezkoa dut hitzak topatzea. Nire lanean testuak idaztea dagokit ein handi batean eta latza da hitzak irristatzen ikustea, hauei heltzeko paradarik izan gabe. Hitzen boterea handia da eta are gehiago gure buruenganako duten independentzia. Zorroztasuna bilatuz gero, ñabarduretaraino heldu behar denean, askotan ez du bururatzen zaigun hitzak balio. Aldamenean duen, eta gogoratzen ez dugun sinonimoak baizik.
Honelakoak konpontzeko badugu Interneten aplikazio bat. Zoritxarrez, probatu besterik ezin da egin, aukera guztiak dastatu ahal izan gabe, baina ideia bat egiteko ondo dago trial hau. Visual Thesaurus-ek sinonimoak ematen ditu interakzio atsegin baten bidez. Hainbat hizkuntzatan aurki dezakegu, Beta bertsioan gehienak.
Buruan maindire zuri bat duzun egun horietan, laguna.

Erantzun bakarra artikulu honentzat “hitzen boterea”

  • juankar

    2006/09/06

    Eta izaera estaltzeko izararik ez duzunean topatzen, maindirea topatzea ez da ezer gutxi.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.