IEB2009ak kezkatzen nau

{ 2009/04/13 }

Barkatuko didazue gaur neska petralaren papera hartzen baldin badut baina Informatikari Euskaldunen Bilkuraren egitaraua ikusi eta pixkat izutu naiz. Batez ere, ekitaldiaren izenburua “Teknologia berriak, gaur eta bihar” dela jakinik. Izenaren egokitasuna alde batera utziz, kezkaturik nauka egitarau horrek, bertan gaur asko, bihar gutxi eta atzo dexente aurkitzen dudalako.

Norbaitek pentsa dezake, “ah, hau izorratua dago bera gonbidatu ez dutelako”.  Lasai, mundu honetan zerbaitek urduri jartzen banau, hori jendaurrean hitz egitea da. Eta gainera, ez dut uste esateko ezer dudanik. Eta beste alde batetik, IEBrena ez da kasu bakarra. Nahiko orokorrean gertatzen ari den zerbait da ekitaldi eta jardunaldien munduan.

Fowa, Fowd eta Reboot bezalakoak begiratuta, lehenengo biek arazo bera dutela iruditzen zait. Hirugarrena zertxobait desberdina da, deskonferentziatik gertuago dagoen proposamena delako. Ez dakit IEB2009ren egitarauko gaiak irekiak ote ziren ala ez. Bakoitzak proposatzeko aukera baldin bazuen, isildu egingo naiz eta gauzak diren bezala onartu.

Bigarren kasua baldin bada, nire intentzio onenarekin esango nieke antolatzaileei, proba zezatela ea zer moduz formato berri batekin. Bilkura baldin bada, “bilkuragoa” egin. Zerbait bereziagoa.

Formak alde batera utziz eta muinera joaz, niri gaiak ez zaizkit oso berritzaileak iruditu. Pertzepzio bat izan da, boteprontoan, baina ein handi batean, eta salbuespenak salbu, duela bi urte egitarau berdinaren aurrean egon gintekeela iruditu zait. Duela bi urteko panorama berbera al dugu Euskal Herriko gure “interworld” txiki honetan? Baliteke eta hori da gehien kezkatzen nauena. “Aurrera doan herri” hau ez ote den eten diru, gogo, denbora, ideia ala auskalo zeren faltagatik. Munduko beste edozein “interworld” bezala, bai. Baina hau nire “interworld”-a da eta horrek gehiago izorratzen nau pertsonalki.

Autokritikarako garaia heldu dela uste dut. Bakoitzaren bekatuak aitortu eta bizio eta akatsak konpontzen saiatzeko momentua. Bakoitzak bereak. Eta denon artean, gureak. Krisia baino une hoberik okurritzen? Niri ez.

Baina tsh! Ez egin kasu neska marmarti honi (exajeratu bat da eta dena handitzen du tragedia bilakatu arte) eta joan, parte hartu, eta disfrutatu.

2 erantzun artikulu honentzat “IEB2009ak kezkatzen nau”

  • Teketen

    2009/04/14

    Ekitaldiaren antolaketan parte hartzen egon naiz ahal dudan moduan eta horregatik erantzun bat merezi duzula uste dut ;)

    Printzipioz bilkura nahiko egitura akademikoa badu ere 2 adar daude. Egitura tronkala alde batetik eta bestea proposatutakoak edo saio paraleloak. Bigarren horretan jendeak bidalitakoa sartzen joan gara eta beraz saio paralelo horretan jendearen ekarpenak jaso ditugu ez beste, beraz egitura alde horretatik irekia da.

    Saio nagusiak edo tronkaletan berrikuntza batzuk ikusten ditut nik. Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak adibidez, oso interesgarria izan daiteke. Markatzaile sozialak hobetzeko proposamen eta ikerketak dira, hemendik mundura egindakoak. Folksonomia eta etiketazioari kritika konstruktiboak eta etorkizuneko web semantikoaren inguruan sartzen direnak.

    Oso interesgarriak egiten zaizkit niri baita ere Luistxok mugen inguruan eta Jon Bonillak VoIParen inguruan egin behar dituenak. Gogoratu behar dugu baita ere IEB09 bilkura izanda guretzako (Interneten frekeatzen gabiltzanok) gauza batzuk ezagunak direla, baina aukera ona dela gauza hauek jende gehiagori komunikatzeko. Ikusiko dugu zer ematen duten hitzaldi hauek.

    Bukatzeko bi gai oso interesgarriak ikusten ditut. Lehenengoa eztabaida bat (moderatu behar dudana), ea nola pizten ditugun hemengo komunikabideak, konta diezagutela nola ikusten duten etorkizuna, nola planteatzen duten beraiek eta zer proposatu ahal diogun guk hauei. Amaierako hitzaldia inkognita eta apostu txiki bat da artea baita askotan aurrea hartzen diguna teknologien aplikazio berezietan, ea zer kontatzen diguten.

    Hala ere, zerbait ezberdina proposatzeko ordua iritsi da, hurrengorako izan beharko du. Deskonferentziak, tailerrak, tekno-afariak… Arrazoia duzu! Eta IEB09 eta gero tekno-afari bat prestatuko bagenu? Animatzen bazara… hasiko gara mugitzen.

    Hurrengo baterako antolaketan parte hartzera ere gonbidatzen zaitut, baina argi dago eskuak behar ditugula eta zureak oso ikuspuntu berezia ekar dezaketela.

    sinadura: Cobra

  • ana m.

    2009/04/14

    Mila esker aklarazioengatik, Gorka!

    Jende gehiagori komunikatzeko aukera dela esaten duzu, baina nik hemen beti pertsona berdinek parte hartzen dutenaren susmoa dut. Frikeatzen gabiltzanak.

    Gauza desberdinak egiteko garaia da, bai. Eta hautsak pixkat astintzekoa ere.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.