Iraupenaren desioa

{ 2009/07/09 }

Gero eta beldur handiagoa ematen dit etorkizunari buruz hitz egiteak. Nik ez dut prospektibarako balio, nekez ulertzen baitudalako orain eta gaur bertan inguratzen nauena. Horregatik ere, tentuz ibiltzen naiz, beste batean aipatu bezala, “hau hil da”, “hau da etorkizuna”, “hemendik joan behar dugu” eta antzekoak esan baino lehen. Eta nire lanean halakoak esateko aukera asko ditut, sinestazue.

Atzo Sustaturekin zer egin izan zen hizketagai Code&Syntax-eko HQ-etan. Eta esan ziren gauza interesgarri guztien gainetik, ni bakarrarekin geldituko naiz. Batzutan kontrakoa badirudi ere, sentimental bat naizelako: “2019an, Sustatu hor egongo da”.

Iraupenaren desio horrekin gelditzen naiz mundu efimero honetan.

Erantzun bakarra artikulu honentzat “Iraupenaren desioa”

  • Iban Zaldua

    2009/07/09

    Hala bedi…

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.