izen bila

Laister (hilabete pare bat barru) berriro suertatuko zait festa batean abesti batzuk jartzeko aukera. Pozik nago, aurrekoan oso ondo pasa bainuen. Enfant Terrible jaunak, festaren antolatzaileak, izen artistiko bat behar dudala esan dit. Motza eta femeninoa, ez baitago diskoak jartzen dituen neska asko. Eta egia da. Nik badut baten bat buruan, baina zuen proposamenak entzun nahi ditut.

Alferra naiz, badakizue.

  • http://murgilduta.net Julen

    Motza eta femeninoa? ella?

  • http://http:/www.eibar.org/blogak/iturri iturri

    Beraiek terribleak badira, zu ana mala edo anamala.

  • http://gbklub.blogspot.com balaklaba

    Bale. Trukean festarako gonbidapen batzuk zozketatuko dituzu, ez? Kreatibitatea horren gaizki ordainduta ez da askotan egoten… Pintxadiskos poperoa? Ez dut asko ulertzen: tekno, elektro, elektrominimal… ez duzu pistarik ematen gainera (bueno bai, linka jarri duzu, baina zu alferra bazara…). hEMEn da, EMen daaaaa:

    LULU SPA!

    Bikaina da ana m. Goikoek ez dakit baina nik pase VIPa merezi dut gutxienezzzz… (klasiko/moderno femeninoa, atsegina, laburra, poperoa… perfektoa? balitekejeje….)

  • ana m.

    jajajaajajjaja!
    emango dut ekitaldiaren berri, baina oraindik denbora falta da.

  • http://www.irratia.com ptx

    Niri AMA otu zait.

    femeninoa da, zure izenaren bariantea izan daiteke.
    euskaraz ulertzen ahal dugu…
    baina gaztelaniaz esan dezakete “es la p. ama!”
    ama dj
    dj ama.

    zuretzat, ana!

  • http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia haritz

    Mala Rodriguez Ana Mala
    Ni iturrirekin!

  • http://emea.nireblog.com Ene Eme

    ULA.

    Ispiluan soilik ikus dezakegun zerbait. (Gurea, behintzat)