joerak, nora zoazte?
{ 2006/09/13 }
Zaila da beti tendentziak nondik nora doazen jakitea. Sekulako esfortzua eskatzen du beti azkeneko joerak, modak, ohiturak, jardunak usaintzen ibili behar izateak. Beno, nik honela sentitzen dut behintzat. Informazio gehiegi jasotzen dugu eta gehiena kontraesanez beterik dago, baina tira, burua pixkat astinduz gero, zerbait otutzen zaizu bidean. “Cool hunter”-aren (batez ere modan erabiltzen den hitza da, joera ehiztaria definitzeko) lan ederrean, gaur egun, iturri aukeraketan dago sekretua.
Iturri horietako bat, Smart Mobs orrialdea da. Ez dut Howard Rheingold-en liburua irakurtzeko aukerarik izan oraindik (zain ditudan liburuen artean dago), baina zorionez, orrialdeak gaur egungo belaunaldia ulertzeko eta teknologiek honengana hurbiltzeko eskaintzen dituen posibilitateak ezagutzeko gakoak ematen ditu.
Gakoak, hasierak, zirriborrak. Beste guztia, egunerokotasunaren buruhaustea da.
Hortaz elikatzen gara.
Atala: ideiak |

Erantzun