kuxkuxera hutsa naiz
2006/10/19
Atala: binarioak |
Jende guztia Internet Explorer 7aren inguruan hitz egiten ari den bitartean, ni nire gestioak egiten ari naiz Ubuntu instalatzeko ordenadore bat topatzeko helburuarekin. Ez, ez pentsa neska adoretsua naizenik. Bazpare ez naiz nire portatilaren partizioak egiten jarri, eta F.-ren portatil zahar batekin saiatuko naiz lehenengo. Gero sartuko naiz beste gerratan, baina oraingoz ez dut buruhausteak edukitzeko gurarik.
Alde batetik, kontzientziak deituta egiten dut. Bestetik, jakinmina hutsa da. Esan bezala, ez naiz neska ausarta. Kuxkuxera, hori bai.
