maitasun gorrotoak

{ 2006/10/10 }

Maitasun-gorroto harreman arraro bat dut Apple-ekin. Objektuen aldetik, zoragarriak iruditzen zaizkit Steve Jobs-en mutilek egindakoak (azkeneko Ipod Nanoarekin atzera pauso bat eman dutela uste arren). Baina gizatasunaren aldetik, elitistak eta handikiak dira nire begietan. Atzo prezioak begiratzen ibili nintzen eta hain gauza politak hain garesti ikustean pena hartu nuen. Merezi al du? “Makeroek” baietz esango didate dudipe. “Linuxeroek” ezetz. Eta masa “Windowseroak” ez du ezer esango ez baitzaio batere axola.

Azkenean, laugarren alternatibaren zain geldituko naiz tontamoduan.

9 erantzun artikulu honentzat “maitasun gorrotoak”

  • Gari

    2006/10/10

    Ez dira beti hain garestiak. Guk deskubritu dugu MacBook-ak baino portatil merkeagorik (tamaina, pisu, disko eta abarrak begiratuta) ez dagoela.

    Horregatik bi erosi eta Ubuntu jarri diegu!

  • Miguel

    2006/10/10

    Merezi du.

    Atzo 2 horu galdu nituen Windows-a konpontzen. OSX erabiltzeagatik, pena merezi du eta Garik esaten duen bezala, orain ez dira horren gareztiak. Hori bai, konfigurazio aldetik gama txikiagoa daukazu PC batekin konparatuz…

    (Dios! lo que me cuesta escribir en Euskera!)

  • ana m.

    2006/10/10

    animo Miguel! ;)
    badakit makeroa zaitudala…
    hala ere, ez nago ordenadore bat erostekotan. oraindik ondo dabil nire portatila. orokorrean hitz egiten ari nintzen, periferikoak eta dena kontutan hartuta. adibidez, Ipodari bere alderdi txarrak ikusten dizkiot (irrati falta, jartzen dituen trabak eta mugak, etab.), baina hain da polita…

  • Miguel

    2006/10/10

    Jejeje! Bai, iPoda oso polita da eta zu bezala pentsatzen dut… Nire ustez, duen traba bakarra irratia da, orain 80GBkoarekin primerakoa dela pentsatzen dut! :)

  • ana m.

    2006/10/11

    eta USB-arekin bakarrik kargatu daiteke bateria… bidaiatzera bazoaz ez da oso aproposa. kale gorrian utzi zaitzake.

  • ::.:

    2006/10/11

    orain zune’a atera behar duenean, nik duda handiak ditut bien artean. periferikoen arazoak dudatan jartzen nau ipod’akin, baña estetika aldetik eta 80GB… bai, ipod’a ederra iruditzen zait.

  • newton

    2006/10/12

    Uste dut saltzen dutela ere betiko entxufeetan kargatzeko aparailu bat baina hori ez da iPod nanoarekin etortzen.
    Nik horrelako pare bat ikusi ditut Appleko orrialdean eta baita eBayen ere; oraindik erosteke daukat.

  • Miguel

    2006/10/13

    Ipod Dock-ak ez dira ipod-ak elektrizitatearekin kargatzeko tresnak?

  • ana m.

    2006/10/15

    bai, noski, baina ez nizkioke hamasei katxarro erosi nahi ipodari.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.