mandoak eta bixiguak

Ikusi al duzu? Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubide sailak gazteleraz bakarrik funtzionatzen duen publizitate kanpaina bat kaleratu du elkarrizketaren alde. Bixiguak eta mandoak agertzea ez du inolako zentzurik, euskaraz ez baititugu “bixigu elkarrizketa” edo “mando bat bezain burugogorra” bezalakoak, baina tira, ohiturik gaude jada, ezta? Triste xamarra iruditzen zait elkarrizketa aldarrikatzeko publizitatea egin behar izatea Euskal Herrian. Aurretik suposatzen den zerbait da. Eta ez.

Elkarrizketa gutxienez Wikipediaren eztabaiden mailara heltzea espero dut bakarrik. Hona hemen adibideak:

  • Iban

    Nire galdera da: ez al dituzte halakoek, besteak beste, Wikipediaren fidagarritasunari buruz zalanzak sortzen?(kontsulta-tresna bezala, diot). Niri bai, behintzat.

  • ana m.

    eta zein ederra den zalantzak edukitzea? :P

  • http://www.eibar.org/blogak/iturri iturri

    Kaixo:

    Ibon Sarasolari entzun nion behin urteetan izandako egoerari buelta emateko, euskaraz pentsatu beharko litzatekeela publizitatea. Eta gero gaztelerara itzuli.