mundua ederragoa da

Pelikula: Lo que sé de Lola

Zuzendaria: Javier Rebollo

 

Pertsona gehienei aspergarria suertatuko zitzaien Lo que sé de Lola filma. Eta ulertzen dut. Zaila delako isiltasunari ohitzea. Zarataz beteriko mundu batean, isiltasunak aspertu egiten gaitu. Gure barrenetako denbora geldituko bagenu ordea, pelikulak ñabardura ederrak eskaitzen dizkigula sumatuko genuke. Edo hori gertatu zait niri behintzat. Leon bezalako pertsonaiak, bere izaera isilaren atzetik, sekulako konplexutasuna izkutatzen duelako. Leon bezalako pertsonaiak, pertsonak direlako. Eta gure artean ditugulako, inork nabaritu gabe. Nire inguruari begira atera naiz filmatik. Eta mundua, pixkat ederragoa iruditu zait, niri so, ni zaintzen Leon bat egon daitekeela pentsatuz. Ez dut uste hala denik.

Ala agian, nik ez dut ikusten.

[tags]zinemaldia[/tags]