nahiko lan
{ 2008/09/27 }
Azkenean nik ere izango ditut nire oporrak. Hiru ordu barru Europako zerua zeharkatuko dut Munitxerako bidean. Han, Oktoberfesteko garagardoaz gain, inspirazio eta transpirazioak topatu nahi nituzke. Baina nahiko lan badut orain hegazkin batera igotzeko beldurrarekin. Orfidalak eta Bach-en loreak eskutan, A-Taldeko MA Barracus bezalaxe, Loiurantz abiatuko naiz. Aupa ni!
Txintxoak izan bitartean, nik kontrakoa egingo dut eta.
Atala: bizitakoak |

Julen
2008/09/27
A ze inbiriya, batzuk joateko asmotan geratu, besteak ordea dagoeneko harantz hegan… ondo pasa!
newton
2008/09/27
Garai onak oporrak hartzeko, ondo pasa Alemanian.
balaklaba
2008/09/27
Orfidal pare bat gintonic txorrotada batekin. Hori da onena. Bestela galdetu Melendiri. Tipo honek, antza, hegan egiteko beldurra zuen, baina aipatu konbinatuarekin berehala joan zitzaizkion izu guztiak. Zenbait lekukoren arabera “ga-brones, gue me soltéis, gue lo voy a aterrisar yo por mis go-go-nes…” eta antzekoak esaten ibili zen poliziak atxilotu zuen arte.
“BRACE, BRACE!!”
http://www.google.es/search?q=melendi+avion