nondik hasi?

{ 2006/10/16 }

Lehengoan Ernestok, artikulu bat idazteko gonbitea luzatu zidan. Gaia? Gauza txikiak. Bordelerako bidaian oharrak hartu nituen nire koadernotxoan. Baina zabala da gaia, eta zabalak ikuspegiak. Ez dut inoiz artikulu bat idatzi. Zirriborroei forma eman behar diet orain eta ahots dardartiz txikitasunen ahulezia eta handitasuna kontatu. Ez dakit nondik hasi.
Txikitik, txikira. Txiki.

4 erantzun artikulu honentzat “nondik hasi?”

  • iturri

    2006/10/21

    Euskadi Irratiko “Deja Vu” gaueko irratsaioak badu “Blogesfera” atala. Bertan irakurri dute testu hau astean zehar eta atzo errepikatu egin zuten.

    Jakin dezazun, Ana.

  • ana m.

    2006/10/22

    Jo, ba abixatu ziezadaketen… Amari esango nion…

  • iturri

    2006/10/22

    Saio interesgarria da. Gaueko 23:15etan. Egunero. Susana Mujika da aurkezlea.

  • ana m.

    2006/10/22

    ah, koño!

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.