Samurai baten bidea

{ 2009/09/19 }

Beharrezkoa da (zait) bigarren plano batera pasatzea, bazterrean gelditzea, garrantzia galtzea, inork ez begiratzea, ahaztua izatea. Oihartzunik gabe. Berea eta soilik berea dena eraikitzeko. Bizitza bat, agian? Nortasun bat, behabada?

Samurai baten bidea ziurrenik.

Zinemadia 2009

{ 2009/09/12 }

Udako hilabete deprimenteetan blogari eten bat egin ondoren, berriz ere hemen bueltan. Ez, ez dut oporrik eduki. Bai, nire oporrak zeluloidez jantziko ditut aurten ere.

Urtero bezala, aurten ere Zinemaldirako hautaketari ekin diot. Aurten %20eko deskontua egongo da 10 sarrera baino gehiago erostekotan. Eta horrez gain, badirudi azkenean espabilatu eta erosketa saski bat jarriko digutela internet bidez sarrerak eskuratzen ditugun sufrituentzat.

Hona hemen nire aukeraketa:

Oraintxe konturatu naiz, papereko libretoan eta web gunean agertzen diren ordutegi eta daten artean aldeak daude. Eta kasu horietako bat ikusi nahi nuen Precious filmari dagokio. Gr!
Ea beste guztiekin zorte hobea dudan.

Udaren gezurrak

{ 2009/07/26 }

Udan kalera ateratzea ez da disfrutatzen dudan zerbait. Hiria jendez gainezka dago, bero handiegia egiten du niretzat eta ez dut inolako motibaziorik aurkitzen. Udan gogorra da bakardadea. Larunbata gauetan bezain gogorra. Derrigorrez egon behar baikara pozik eta zoriontsu udan (larunbata gauetan bezain pozik eta zoriontsu). Derrigorrez egin behar du bakoitzak bere antzerkia, ezer egiteko gogorik ez duzula ez dezaten pentsa ingurukoek. Derrigorrekoa omen delako joie de vivre-z gainezka egotea.

Nora zoaz oporretan, non egon zara, plan hau daukat eta beste hau ere,…

Eta zurrunbilo horretan, etxeko pertsianak erdi itxirik ditudan bitartean, irailaren zain gelditzen naiz ni. Errealagoak suertatzen zaizkidalako udazken eta neguak. Orduan sartzen zaidalako niri bizitzeko gogoa.

Derrigorrekoa ez denean.

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.