Ez esan ezer
2011/03/12
Ez dago iruzkinik Atala: ikusitakoak | Etiketak: japonia, tsunami
… eta heldu alboan duzunaren eskua.
2011/03/12
Ez dago iruzkinik Atala: ikusitakoak | Etiketak: japonia, tsunami
… eta heldu alboan duzunaren eskua.
2011/03/04
Ez dago iruzkinik Atala: ideiak | Etiketak: ideiak, ness
Gosarian irakurri dudan ideia bat: burua Ness lakua bezala zuen neskarena. Ur bare eta ilunak betetzen du bere burua.
Eta bertan monstruo bat biziko balitz? Eta gu beti zalantzarekin biziko bagina? Eta egunen batean benetan monstruoa agertuko balitz eta guk ikusiko bagenu eta ur bare eta ilunak astinduko balitu eta gure burua irentsi? Gosaltzen diren ideiak. Kafea beltza atera zait gaur.
2011/03/03
Ez dago iruzkinik Atala: bizitakoak | Etiketak: gertatutakoak, hiriak
Atzo, etxerako bueltan, bizikletan, zoru bustiaren gainean, hotzaren besapean eta ez dakit zenbat zirkunstantzien menpean, nire aurretik zihoan gizona erori egin zen sekulako kolpea hartuz. Gelditu egin nintzen. Ondo al zegoen galdetu nion. Altxatzen lagundu nahi izan nion, baina berak ondo zegoela erantzun zidan. Zoru bustiari bota nion errua nik. Berak ezetz esan zidan buruarekin. Mozkorren irribarre tristea zuen. Mozkorrek bakarrik duten irribarre hori.
Auto-tune: Jef