postindependentzia

{ 2008/05/03 }

Ez dakit zertan nabilen azkenaldian. Beno, bai, badakit. Baina hortaz gain, zerbait gehiago egin beharko nukeelaren susmoa dudanez, eta ez dudanez euskal blogosferako zapaburu askok bezala amaitu nahi, nik ere Postindepentziaren manifestoa sinatu nahi nuke.

Ezkertia naizenez, letra kaxkarra dudan arren.

2 erantzun artikulu honentzat “postindependentzia”

  • balaklaba

    2008/05/05

    “Troll” eta gogoratzen ez ditudan beste termino pila bat entzun izan ditut interneteko “izakiak” izendatzeko, baina lehen aldia da “zapaburu” irakurtzen dudala. Hau zer da mehatxu moduko bat? Sinatzen ez dugunoi burua handitu eta putzu batean bizitzera kondenatuko gara? Okerrago oraindik? Masturbazioarekin ere antzeko predikzio katastrofistak bazebiltzala uste dut, baina zapaburuekin beharrean granoz betetako txistorrekin eta burusoil geratzearekin zuten konexioa :-)

  • ana m.

    2008/05/05

    Zapaburuek guru itxura dute baina troll hutsak dira.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.