Samurai baten bidea

{ 2009/09/19 }

Beharrezkoa da (zait) bigarren plano batera pasatzea, bazterrean gelditzea, garrantzia galtzea, inork ez begiratzea, ahaztua izatea. Oihartzunik gabe. Berea eta soilik berea dena eraikitzeko. Bizitza bat, agian? Nortasun bat, behabada?

Samurai baten bidea ziurrenik.

Erantzun bakarra artikulu honentzat “Samurai baten bidea”

  • Markos Gimeno

    2009/09/19

    Pelikula ederra. Hainbat bider ikusi dut. Beti gogoratzen dut izozki saltzailearekin Ghost dog-ek dituen elkarrizketak, batak frantsezez, besteak ingelesez, elkar ulertu gabe eta elkarri dena ulertuz.
    Filmean agertzen diren bi liburu memorian itsatsita geratu zitzaizkidan: Rashomon eta Hagakure. Orain gutxi eskuratu ditut sareari esker, gaztelerazko edizioetan.
    Ederra da pelikula batek hainbeste ematea.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.