Soituren inguruan
{ 2009/11/01 }
Komunikabide bat ixten den bakoitzean zerbait itzaltzen da bakoitzaren ariman. Eta komunikabide hori Soitu.es-ek zituen berezitasunak baldin baditu, are gehiago. Krisiaren biktima dela esan dute. BBVA kupidagabearen biktima. Gaur egungo munduaren biktima. Baina krisia, BBVA eta gaur egungo munduaren produktoa izan da ere Soitu.es.
Komunikabide tradizionalei buelta eman nahi izan zien Soituk. Kazetaritza berritzeko gura indartsuarekin sortu zen, tradizio horrek agertzen duen krisiaren aurrean. BBVA-ren diruarekin eta bankuaren anparuan. Gaur egungo munduari erantzuteko prest. Baina hori ez da nahikoa izan. Zergatik? Agian krisian dagoen beste zerbaiti buelta ematea falta izan zaiolako. Komunikabide tradizionalei aurre egin die edukietan (eta edukiak tratatzeko moduan), baina ez negozio ereduan. Negozio eredua betikoa izan du. Komunikazio enpresa bezala ez da berritzailea izan. Edo ez du itxura hori eman.
Eta azkenean, iragarkietan eta inbertsio pribatuan oinarritutako enpresa tradizional honek bere ateak itxi behar izan ditu, atzean, azpiegitura tradizional bat utziz. Atzean, negozio eredu tradizional baten frakasua atzean utziz. Eta penaz esaten dut hau, produktu bezala, Soitu.es ona iruditzen zitzaidalako. Baina enpresa bezala ez du funtzionatu azpiegitura aurrera ateratzeko (aho horiek elikatzeko) estrategian.
Saiatu direla pentsatu nahi dut. Kontsolatzeko gehienbat.

Luistxo
2009/11/02
“BBVA kupidagabearen biktima” izan da Soitu? ala Soituren biktima izan da BBVA? Soitu izan da izan dena funditu dutelako dirua barra-barra.
Bankuaren dirua izanda, tira, Dillinger ondo jausten zaigula onar dezagun, baina Borsalino txapela bekokian behera jartzen badugu, ez diezagula bista lausotu…
Eredu ekonomiko biablerik ez zuen Soituk, zuk diozun bezala. Produktua ona, ordea. Bale. Baina halako produktu hori egin dute dirua eduki dutelako.
ana m.
2009/11/02
Nire ustez Soitu ez da inolako biktima, baina hori entzun eta irakurri dut hortik zehar. Gehiegitxo esatea suertatu zait eta horretara nindoan nire postarekin. Kapitalaren aurka, biktima bezala jartzen denarekin kontuz…
Eta eredu biable faltan, gainera, dirua barra-barra funditzen ibili baldin badira, paretaren kontra emango ditut nire kolpek behin eta berriz.
Produktu on bat zeukaten. Dirutza bati esker. Disfrutau genun pirotekniarekin. Amaitu da show-a. Beste gauza batera.