steve irwin
2006/09/06
Atala: ikusitakoak |
Blogen mundua jarraitzen baduzu (eta ingeleseko blogak irakurtzen badituzu), Steve Irwin-en heriotza sekulako galera izan dela ikusiko zenuen. Nik ez nuen Irwin ezagutzen, ez bere animalien inguruko programak. Baina Technoratiren arabera, eta zer esana ematen duten pertsonei egokitzen bagara, krokodilo ehiztaria Aita Santuaren parean aurkitzen zen. Bilaketetan, zerrendako lehengoa da Technoratin eta ni konturatu gabe. Nola ez, espainolez aritzen den “blogosferan” ere bere oihartzuna izan behar, Irwin pertsona gehienentzat ezezaguna izan arren. Zenbait blogek beste blog batzuetan irakurtzen dutena sistematikoki errepikatzeko ohitura horrek bildurtzen nau.
Betiko hedabideen antza handiegia dute.
