twitter etiketa duneak

3.0 hankasartzeak

Tim O’Reilly doako gauzak monetizatzeko aholkuak ematen dituen bitartean, 25,000$ kobratzekotan dago Stanford-en hitzaldi bat emateagatik. Horixe bai dela monetizatzea. Jendeak nola izan duen honen berri? Istripu larri baten erruz.
Sara Wingek, O’Reilly Mediako lehendakariordeak, tuit zuzena egitea ahaztu omen zuen eta ezabatu  arren, mezu hau oraindik ikusi daiteke bilaketetan.
Betikoa, predikuaren eta egitearen arteko distantzia sekulakoa da beste behin ere. Niri berdin zait zenbat kobratzen duen O’Reillyk ez dudalako uste sekula afaltzera gonbidatu dudanik.
Nire arreta deitu duena beste zerbait izan da: media berriekin hankasartze modu ederrak sor daitezkeela erakusteko balio duen adibide polita da, ezta? Eta gainera, etxe onenetako batean gertatu behar…

Valleywag-en ikusi dut.

pertsonaia famatuak eta komunitatearen arauak

Aurreko egunean bi artikulu interesgarri heldu ziren nire Google Reader-era zelebritateen eta interneten duten agerpenen  inguruan. Lehenengoa, New York Times-en, “beltzek” mantenduriko status eta profil eguneraketak Facebook eta Twitterren. Bigarrena, Twitter MySpace bat bihurtzeko arriskuaren inguruan, TechCrunch-en.

Dena dela, argi dago Facebook eta Twitter bezalakoen agerpenarekin interneteko panorama zalapartatsu honetan, agertu zaizkiela ere arazoak celebrities deiturikoei. Profilak sortzeko aukerarekin bat datorrelako profil faltsuak sortzeko gaitasuna ere. Eta horrek, pertsona arruntei bezala, pertsonaia famatuei ere beren buruhausteak ekarri diezazkiekete. Normala den lez. Are gehiago beraien kasuan, irudi publikoa hainbeste zaintzeko esfortzua egin ostean, dena pikutara joan daitekeelako “tuit” sinple batean.

Twitterrek argi du hau eta horregatik zenbait erabiltzaile ezabatu izan ditu bide honetatik joateagatik. Komunitatearen arauak hausten ditu. Ez dakit nola kontrolatuko duten eta zein argudio aurkeztu beharko diren kontu ezabaketaren eskaera luzatzeko -benetako pertsonaren salaketa suposatzen dut-. Baina egin, egiten dute. Badira kontrako kasuak ere. Erabiltzaile batek zalantzan jarri zuen Shaq O’Neill saskibaloi jokalaria bera zenik. Eta handik momentu batera, Shaq-ek telefonoa eskatu eta deitu egin zion erabiltzaile honi, Twitter-eko Shaq eta NBAko Shaq pertsona bera zela argitzeko. Shaq ez dabil sekula txantxetan, ikusten denez.

Bestalde, spam-aren kontua dago ere. Plataforma hauek publizitate hutsarako erabiltzearen gaixotasuna. Eta ein handi batean, ondorio hori atera dut TechCrunch-eko artikulu hori irakurri eta gero. Batzuk zilegi dela esango dute, niri petardada bat iruditzen zait eta ez nintzateke sekula honelako ezerren jarraitzaile izango. Beste batzuei balioko die ezdakitnoren azkeneko berriak jakiteko, niri ez. Beste aldean tekleatzen duen norbait dagoela pentsatu behar dut (nahiz eta enpresa bat izan). Zerbait galdetzen badiot, erantzuteko kapaza dena.

Gure artean izan ditugu horrelakoak, azkeneko hauteskundeetan ikusi genuen Rosa Díezen ubikuitatearen doaia edo Patxi López-en feed jarioa (eta noizbehinkako eguneraketa). Hauek dira gure zelebritiak (tira, baditugu errealagoak diren beste batzuk, eh, Iban? Eta Facebook-en badugu Katixa Agirre).

Bai, beraiek direnak (edo hori uste dut behintzat):

twitteskundeak

Nire lehenengo twiteskundeak bizi nituen atzo eta onartu beharra daukat: oso ondo pasa nuen besteen tuiteoak jarraitzen. Eta dena Teketen eta Sustaturi esker. Sekulako lana hauek, Eusko Jaurlaritzak egin ez zuena, portzierto. Hauteskundeak.net erorita egon baitzen arratsalde osoan zehar. Penagarri.

Hasiera batean lio pixkat izan nuen zein etiketa jarri behar ziren erabakitzerakoan. Euskarazko tuiteoak egiteko #hautes erabiltzearen gomendioa jarraitu nuen. Ardi txintxoek bezala.

Eta arratsaldeak aurrera jo, eta lehenengo emaitzak iritsi zirenenan (eta aurretik ere, ze demontre) ikusi zen, komunikabide, futbol zelaietan eta tabernetan bezala, bakoitzari “plumerua” ikusten zaiola Twitterren ere. Norberak eta besteek emandako iritzia, 140 karaktere baina gutxiagorekin, baina igualtsu sesgatzen dela. Batzuentzat penaltia dena, besteentzat piszinazua. Eta alderantziz.

Inork ez dio benetan gertatzen den errealitate oso eta konplexuari erreparatzen. Erreparatu nahi dion errealitate apurrari baizik. Eta azkenean, badakigu besteak zer esango duen mezua bidali baino lehen. Eta are okerragoa dena, badakigu guk ere zer erantzungo dugun. Eta “tertuliano” bezala portatzen gara, oso serio, autokritika izpirik gabe, erre eta erre, bakoitza bere matrakarekin. Gure taldea 90. minuturaino animatuz. Baldintzarik gabe.

Berdin du P(e)SEtarra, Ezker Abertzale Ortodoxo Tradizionalekoa, Jaungoikoa ta Lege Zaharrekoa, Pepe-eroa, Ezker Abertzale Modernitokoa, Ezker Ezabatukoa, Rositaren laguna ala Abertzale Eskizofrenikoen Alkartasunekoa ote garen.

Gure momentua da. Azkenean lortu dugu. Tertuliano politikoak bilakatu gara.

Eta munduari gure iritzia  bost axola zaion arren, mila esker Twitter.

Txantxagarria, ezta? ;)

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Nire izena Ana da eta kitto.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.

Bestelako gauza txikiak: