tempoak

{ 2007/08/18 }

Prentsa idatziaren tempoak zein desberdinak diren interneteko tempoekin alderatzen baditugu. Lehengoan nire laneko E.-k harritu egin ninduen Garako “Zazpika” aldizkarian nire piura agertzen zela esan zidanean. Aspaldi egin zidaten elkarrizketa (aspaldi duela pare bat hilabete esan nahi du), Second Life eta nire Bigarren Bizitzaren inguruan. Lehengo asterarte ez dute argitaratu.

Eta noski, erabat deseguneratuta agertzen da. Irakurri eta lotsa pixkat sentitu dut. Bigarren bizitza abandonatu dudalako -bestelako bigarren bizitza bat daramat, kontauko dizuet noizbait-, Second Lifek sekulako beherakada jasan duelako eta euskal komunitateak baduelako dagoeneko bere uhartea.

Kazetari tradizional maiteak: ezin da interneten gertatzen ari den zerbaiten inguruko erreportaia bat idatzi eta handik bi hilabetetara argitaratu. Gauzak askoz ere azkarrago doaz.

Eta gaur existitzen den URL-ak baliteke bihar “Server not found” mezu bati erantzutea.

4 erantzun artikulu honentzat “tempoak”

  • newton

    2007/08/18

    Erabat ados… konturatuko dira denborarekin edo geek batek bertan lan egin arte :)

  • arratetxo

    2007/08/20

    Beste denbora batean bizi dira… hoiek “regreso al futuro” eta horrelakoekin jarraitzen dute, eta ez dira konturatu dagoeneko 20 urte badituela pelikulak.

  • Ene Eme

    2007/08/22

    eta zure beste bigarren bizitza? konta, konta…

  • oier u.

    2007/08/29

    Lotsagarria…

    Halere harrigarriagoak ere suertatu izan dira. Elkarrizketa egin eta argitaratu ez, adibidez.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.