webgune isolatuak

{ 2007/06/13 }

Laneko kide batek, erabat mac-eroa, Windowserako Safari berrian loturek ez dutela batere ondo funtzionatzen esan dit. Hipertestuaren heriotza. Orrialde bakarra duten webgune isolatuak. Hausnarketa bide bat ireki dit Steve Jobs-ek.

Webguneen arteko elkarrizketa vs. monologoa.

PD: Benetan gertatu dena zera izango zen, Steve Jobsek keynote bat zuela, eta aurkezteko gauza gutxi eta Safari proiektua dagoen bezala kaleratu dute. Hau da, oraindik enbrioi dela. Marketina vs. produkzio fina…

Erantzun bakarra artikulu honentzat “webgune isolatuak”

  • oier

    2007/06/22

    Nik entzun dudanaren arabera oso kaxkar doa Windosentzako Safari berria, baina baita Mac berarentzako ere… nik Mac-ean Firefoxa erabiltzen dut, ohitura lehenagotik hartu nuelako…

    Aukeran nahiago webgune monologistak, amaiera aldean elkarrizketarako bide txiki bat ematen dituztenak, milaka bidetan banatzen diren (Irakurtzez inoiz bukatzen ez ditudan) webguneak baino (Nori etzaio hau wikipedian gertatu?). Edo hirugarren aukera bat, norberarekin solasten den webgunea, hauxe bera adibidez…

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.