wordpress euskaraz
{ 2008/10/10 }
Orain proiektu baterako behar dudala, faltan botatzen dut Wordpressen euskaratzea. Librezalekoek aspaldi ekin zioten lanari, baina proiektua nahiko etena dagoenaren susmoa dut. Badira aurretik euskaratutako bertsioak, baina Wordpressek 2.5 bertsiotik aurrera sekulako eguneraketa izan zuenez, ez dute ezertarako balio. Nik neuk lagundu nahi nuke, baina Librezaleren Pottle itzulpen zerbitzarian ikusi dut 2.5 bertsioari oso gutxi falta zaiola osatzeko. Zalantzazko 8 esaldi, besterik ez. Eta jadanik 2.6.2 bertsioan kalean du jada Wordpressek.
Esfortzuak merezi duela uste dut.
Atala: ideiak |

Julen
2008/10/10
ana: laguntzeko asmoa baduzu pasa zaitez librezaleko posta-zerrendatik (librezale@librezale.org) eta bota mezua. Itzulitakotik abiatuta 2.6.2rako Pootle martxan jartzea ez da batere kostatzen.
Berez Txopi arduratu izan da WordPress-etaz eta WP-eu-taz eta ziur laguntza eskertuko duela.